Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik 14, logoa
  • Twitter ikonoa
  • Youtube
  • https://www.facebook.com/BizkaiaGazteak/?fref=ts
  • RSS

Honakoan zaude:

Itzuli

  PRESTIK 14

   INFORMAZIOA

PRESTIK2014 : Informazio orokorra

DOKUMENTUAK

Deskargatu (487 Kb)

Deskargatu eskuorria (Planoa) (1,1 Mb)

Deskargatu eskuorria (Programa) (2 Mb)

EGUNA ETA TOKIA

  • EGUNAK: 2014ko azaroaren 25a eta 26a
  • ORDUTEGIA: 10:30 19:00
  • LEKUA: Euskalduna Jauregia, Bilbo
  • NOLA HELDU: http://www.euskalduna.net/como_llegar.asp#llegar_al_palacio
  • ANTOLATZEN DU: Bizkaiko Foru Aldundiak (B.F.A.)
  • HARREMANETARAKO: Prestik´14 azokako idazkaritza teknikoa Telefonoa: 944 189 055 info@prestik.net


HELBURUAK


Enpresen, heziketa zentroen eta herri erakundeen "topalekua” izatea, gazteen lanaren etorkizuna bideratzeko, Bizkaian dauden lan, enpresa-sorkuntza eta heziketa programa guztiak ezagutaraziz.

Sektoreko profesionalei deialdia egitea, Bizkaiko lan-heziketa eta enpresa-sorkuntzaren egoerari eta joerei buruzko jakintza sortzeko eta ezagutarazteko.


NORK ETORRI BEHAR DU AZOKARA?


Pertsona gazteek, Bizkaian haien esku dauden lanbide eta lan garapenerako aukeren berri izan nahi badute.

Enplegu, prestakuntza eta ekintzailetza sektoreko profesionalek, sektorean dauden berrikuntzen egunean egon nahi badute.

Pertsona ekintzaileek, negozio ideia garatzeko edo enpresa proiektu bat abiarazteko edo finkatzeko orientazioa nahi badute.




ZER BULTZATUKO DUGU III. EDIZIO HONETAN?


  • Lan poltsa: lan eskaintzak.
  • Sormena eta teknologia.


ZER NABARMENDU BEHAR DA AZOKA HONETAN?


  • LANBIDE HEZIKETAKO LANBIDEEN ERAKUSKETA: Erakustoki zona handi batean aurkitu eta frogatu ahal izango ditugu,Bizkaian Lanbide Heziketan aurkitzen ditugun profesioak.
  • AHOLKULARITZA MAHAIAK: Lan aholkularitza eskeiniko da negozio ideiak dituzten gazteentzat. Bisitatzen gaituztenak euren kontsulta, materian aditu den kontsultore batekin batzartzeko aukera izango dute.
  • ELEVATOR PITCH LEHIAKETA: Gaztea zara, ekintzailea, ideia berri bat edo enpresa berri bat duzu eta horiek garatu eta bultzatzeko inbertsiogileak aurkitu nahi dituzu? Bidai bat saritzat irabazi nahi duzu Silycon Valleyra, munduko teknologiaren gune nagusia ezagutzeko? Eman izena Elevator Pitch lehiaketan, eta inbertsiogileen epaimahaia konbentzitu eta zure enpresa proiektua onena dela sinetsarazi!
  • STAR UP ACADEMY: Azokaren presentzia aprobetxatu ahal izango duzu zure negozio idea forma har dezan. Horretarako 3 aholkulari eta Euskal enpresetako 20 adituen laguntza izango duzu enpresa proiektu bat burutzeko.9 tailer espezializatuei esker lortutako enpresa proiektu hori, epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko duzu eta izugarria izango den saria irabazteko aukera izango duzu.
  • LAN POLTSA: Lan bila bazabiltza, begiratu lan eskaintzen poltsan eta eman izena. Lehen hautaketan aukeratzen bazaituzte, Prestik azokan bertan elkarrizketa egingo dizugu, zuzenean!
  • GELA TEKNOLOGIKOAK: Zure sormena frogatu berrikuntza teknologiko eta robotikoekin esperimentatuz.
  • IKASTETXEETAKO TALDEEN BISITAK ETA JOAN-ETORRIAK KUDEATZEA: ikasle guztiak Prestik azokan egotea nahi dugu. Horretarako, ikastetxeen lana erraztuko dugu: geuk antolatuko dugu bisita, eta autobusetan etortzea ahalbidetuko dugu. Zerbitzu hau eskatzeko azokako idazkaritza teknikoarekin harremanetan jarri besterik ez duzue egin behar; telefonoa: 944.189.055

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz