Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik Logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

PRESTIK 2012

   INFORMAZIO OROKORRA

PRESTIK 12 GAZTE LANBIDEAREN AZOKA : Prestik 12 Gazte Lanbidearen Azoka

Prestik12 Enpresen, heziketa zentroen eta herri erakundeen "topalekua" izatea du helburu giza, gazteen lanaren etorkizuna bideratzeko, Bizkaian dauden lan, enpresa-sorkuntza eta heziketa programa guztiak ezagutaraziz.

Sektoreko profesionalei deialdia egitea, Bizkaiko lan, heziketa eta enpresa-sorkuntzaren egoerari eta joerei buruzko jakintza sortzeko eta ezagutarazteko.

Data
2012ko azaroaren 5ean eta 6an
Lekua
Bilboko Euskalduna Jauregia
Ordutegia
10.00etatik - 19.00etara
Sarrera
Libre
Izen-ematea
Dohainik
&nbps;

ANTOLATZAILE ETA BULTZATZAILEA: Bizkaiko Foru Aldundia (B.F.A.) BABESLEA: BBK-Fundazioa


Nork etorri behar du azokara?

  • Pertsona gazteek, Bizkaian haien esku dauden lanbide eta lan garapenerako aukeren berri izan nahi badute.
  • Enplegu, prestakuntza eta ekintzailetza sektoreko profesionalek, sektorean dauden berrikuntzen egunean egon nahi badute.
  • Pertsona ekintzaileek, negozio ideia garatzeko edo enpresa proiektu bat abiarazteko edo finkatzeko orientazioa nahi badute.

Zer bultzatuko dugu III. edizio honetan?

  • Prestakuntzan sormena bultzatzea
  • Sormen jarrera enpleguan
  • Sormena ekintzaile izateko eta ideia berriak sortzeko

Zer nabarmendu behar da azoka honetan?

  • LINKEDIN, munduko sare profesional nagusia, aurten lehen aldiz izango da Espainiako azoka batean. Zuzenean Linkedineko aholkulariek hartuko zaituzte, eta zure profila betetzeko laguntza eta aholkularitza eskainiko dizkizute; profileko argazkia ere aterako dizute!
  • EURES SAREA: Europako enpleguko EURES sareko sei herrialde baino gehiagoko aholkulariei zuzenean galdetu ahalko diezu. Europako edozein herrialdetan enplegua nola dagoen jakin ezazu, eta hango lan eskaintzen berri izango duzu denbora errealean!
  • SORMENA DONNA PACEREN ARABERA: Ez galdu Donna Paceren hitzaldia, Edward de Bono Thinking Systems USA-ren ziurtagiria duen trainner bakarra Espainian, Portugalen eta Maltan. Gaur egungo egoerak enpleguari dagokion paradigma nola aldarazten duen azalduko digu, eta gaur egun bizi ditugun gertaeren aurrean, sormen pentsamendua bizitza jarrera bihurtu behar dugula erakutsiko digu.
  • UNESCO: UNESCOko goi karguak bertan izango dira (Gretchen Kalonji), pertsona gazteentzako eta hezkuntza arloko profesionalentzako funtsezko bi hitzalditan; hezkuntza transformazioari buruzko azken berriak eskainiko dizkiete, eta gazteei, gaitasunei eta lanari buruz mundu mailan egin duten azken azterketaren emaitza esanguratsuenak azalduko dituzte.
  • SUKALDARITZA ERAKUSKETA, ZUZENEAN: ¿Ostalaritza ikasiz gero izan ditzakezun irteera profesional guztiak jakin nahi dituzu? Artxanda Ostalaritza Eskolako pertsonek egingo dituzten erakusketen bidez zuzen-zuzenean izango duzu horren berri.
  • SEKTORE SORTZAILEAK: ¿Badakizu Bizkaian bideo jokoak diseinatzen ikas dezakezula? Badakizu nola egiten den bideo joko bat? EAEn egindako bideo jokoak probatu nahi dituzu? Nola diseinatzen da moda bilduma bat, imajinatzen duzu? Eta nola diseinatzen da produktu bat? Badakizu nola grabatzen den telebistarako serie bat? Ba al dakizu sektore horiek nolako aukera profesionalak eskaintzen dituzten? Hori guztia eta askoz gehiago Bizkaiko sektore sortzaileei buruzko Bizkaia Sortzailea atalean aurkituko duzu.
  • ELEVATOR PITCH LEHIAKETA: ¿Gaztea zara, ekintzailea, ideia berri bat duzu eta garatu, bultzatu nahi duzu, inbertsiogileak aurkitu nahi dituzu? Bidaia bat saritzat irabazi nahi duzu Silycon Valleyra, munduko teknologiaren gune nagusia ezagutzeko? Eman izena Elevator Pitch lehiaketan, eta inbertsiogileen epaimahaia konbentzitu eta zure enpresa proiektua onena dela sinetsarazi!
  • MEETING GUNEA: PRESTIK azokan enpresa garrantzitsu askotako Giza Baliabideen arduradun eta hautatzaile ugari izango dira. Hirurogei gaztek haiekin guztiekin hitz egiteko aukera izango dute, baita bereganatzeko ere. Argitasun kontua baino ez da!
  • LAN POLTSA: Lan bila ari bazara, begiratu lan eskaintzen poltsan eta eman izena. Lehen hautaketan aukeratzen bazaituzte, Prestik azokan bertan elkarrizketa egingo dizugu, zuzenean!
  • IKASTETXEETAKO TALDEEN BISITAK ETA JOAN-ETORRIAK KUDEATZEA: ikasle guztiak Prestik azokan egotea da nahi dugu. Horretarako, ikastetxeen lana erraztuko dugu: geuk antolatuko dugu bisita, eta autobusetan etortzea ahalbidetuko dugu. Zerbitzu hau eskatzeko azokako idazkaritza teknikoarekin harremanetan jarri besterik ez duzue egin behar; telefonoa: 944.189.055.

Helburuak

  • Enpresen, heziketa zentroen eta herri erakundeen "topalekua" izatea, gazteen lanaren etorkizuna bideratzeko, Bizkaian dauden lan, enpresa-sorkuntza eta heziketa programa guztiak ezagutaraziz.
  • Sektoreko profesionalei deialdia egitea, Bizkaiko lan, heziketa eta enpresa-sorkuntzaren egoerari eta joerei buruzko jakintza sortzeko eta ezagutarazteko.

Hartzaileak

  • Gehienbat gazteak, Bizkaian haien esku dauden lanbide eta lan garapenerako aukeren berri izan nahi dutenak:
  • Lanaren, heziketaren eta enpresa-sorkuntzaren arloetako profesionalak.
  • Enpresa-sortzaileak, negozio ideia garatzeko edo enpresa proiektu bat abiarazteko orientazioa behar dutenak.

Edizio honetako gai nagusia

Sormena sustatzea, Azokak ukitzen dituen arlo guztietan:
  • Prestakuntzan sormena bultzatzea
  • Sormenezko jarrera enpleguan
  • Proiektuei ekiteko sormena

Aurreko edizioak

  • II EDIZIOA:
    • Noiz: 2010eko azaroaren 22an eta 23an
    • Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbao
    • Parte-hartzaileak:
      • Jardunaldi teknikoetan: 2.023 pertsona
      • Tailerretan: 2.529 ikasle
      • Tailerretan: 2.529 ikasle
  • I EDIZIOA:
    • Noiz: 2009ko apirilaren 29an eta 30ean
    • Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbao
    • Parte-hartzaileak:
      • Jardunaldi teknikoetan: 450 pertsona
      • Tailerretan: 1.070 ikasle
      • Azokan: 5.000 pertsona

Harremanetarako

  • Prestik12 azokako idazkaritza teknikoa
  • Telefonoa: 944 189 055
  • info@prestik.net

Nola heldu

Erakunde antolatzaileak

  • SUSTATZAILEA: Bizkaiko Foru Aldundia (B.F.A.)
  • BABESLEA: BBK-Fundazioa
PRESTIK 12 FERIA DE EMPLEO JUVENIL
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz