Logo de la Diputación

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

logo aniversario

Estás en:

QUIENES SOMOS

Gaztegunea Meatzari Plazan dago eta 2005eko azaroan inauguratu zen. Gazteentzako baliabideen zentro integrala izateko sortu da. Gaztegunea ez da "txikigunea" eta bertako zerbitzuak eta jarduerak 12 urtetik gorako gazteei zuzenduta daude; hala ere, ez dago inolako eragozpenik une jakinetan gure zentroan gazteentzat ez ezik beste adin bateko taldeentzat ere jarduerak antolatzeko.

Gure lokaletan jarduerak, bidaiak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar antolatzen ditugu; hori guztia Muskizko gazteei zuzenduta. Era berean, gure zentroan zerbitzu hauekere dauzkagu: Gazteentzako Informazio Zentroa, autokontsultarako ordenagailuak eta interneterako sarbidea, bilera-gelak, tailer-gelak, entseguetarako aretoak, elkarteen txokoa, jokoen gunea (ping-pong, billarra, play stationak, mahai-jokoak...).

Asteko egun guztietan irekita daukagu, ordutegi honetan:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
  • Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
  • Igandeetan: 16:00etik 21:00etara.

Gure jarduerez eta programez gehiago jakin nahi baduzu, gure blogean sar zaitez.

Logotipo de Gaztebizz

Conforme a


© 2017 - Gaztebizz