Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

K
  • Facebook
  • Twitter
  • Google +
  • Vimeo
  • YouTube

Honakoan zaude:

Euskaraz, K hizkiak plurala adierazten du, eta hortaz, Bizkaian gu delakoaren laburdura izango da, baita beste gauza askorena ere:

K sarea josteko gunea da: Bizkaiko komunitate gaztea sare sozialetan harremanetan jartzeko gunea: Kgunea

K Komunikazio eta Informazio tresna digitalak erabiltzeko KIT bat sortzeko laborategiak dira: KIT.lab

K sormena erabiliz adierazteko hedabidea da. Horretarako Kmovie bideo lehiaketa jarri dugu martxan: sariez gain, jasoko ditugun bideoekin Bizkaiko mapa bisual eta emozionala osotuko dugu.

K (K)abian dago. Gazteak elkartzeko, etorkizunera begiratzeko, eztabaidatzeko eta hausnarketak partekatzeko topaleku parte-hartzailean eta sortzailean, euskara erabiliz, gazteok ditugun jakin-minak, desioak eta konpromisoak adierazteko.

Guzti hori eta gauza gehiago da K.

K abian dago. Jarraitu eta partekatu hemendik aurrera egingo dugun ibilbidea.

  • Kitlab Komunikazio eta Informazio Teknologien laborategiak hainbat gune eskaini dauz, lekuan lekuko euskerearen inguruko errealidadeak, berezitasunak, ekimenak... aztertu, hausnartu, adierazo eta sorkuntza barrien bitartez bideratzeko. 2014an, 252 gaztek parte hartu dabe 11 eskualdetan egindako 20 laborategitan..

  • "Kgunetik Kliforniara" euskerearen erabilerearen gaineko argazkiak, soinuak eta bideo laburrak konpartiduteko asmoa daukan Twitter bidezko lehiaketea da. Bizkaiko Lurralde Historikoan eta esparru guztietan (gizartean, etxean, landa-inguruan, hirietan, teknologian, eskolan...) euskerearen erabilerea ezagutzera emon gura izan dau lehiaketa honek. Kliforniara lehiaketearen lehenengo edizino honetan 600 txio baino gehiago jaso ziran, eta sei irabazleek Kaliforniarako bidaia bat irabazi eben. Bidaiaren Egunkaria http://kliforniara.wordpress.com/

  • KMovie izan da, ikus-entzunezkoen ikuspegitik, hainbat begirada, danak be mueta askotakoak eta sortzaileak, bilatu izan dauzen bideo-lehiaketea. KMovie-n parte hartzeko, euskereak Bizkaian daukazan berezitasunak eta horren alde egiten diran ekimenak bideo laburretan jaso behar ziran. Banatutako sari ekonomikoaz aparte, KMovie lehiaketan parte hartu eben bideo batzuk Kale Sareak dokumentalean jaso dira.

Twitter-eko geolokalizaziorako laguntza
  • Gaitu edo desgaitu Twitter-eko iOS-erako kokapen geografikoko zerbitzuak
    Sartu zure gailuaren Aplikazioaren konfigurazioa aukerara, eta hautatu Pribatutasuna aukera.
    Sakatu Kokapen zerbitzuak aukera.
    Sakatu Twitter-eko aplikazioaren gaituta edo desgaituta sakagailua.
    Informazio gehiago
  • GoiGaitu edo desgaitu Twitter-eko Android-erako kokapen geografikoko zerbitzuak.
    Goiko menuan, sakatu gainezkatzea ikonoa (eskuineko ertzean).
    Hautatu Konfigurazioa.
    Hautatu edo deshautatu Kokapenaren ondoko laukia, ezaugarria gaitzeko edo desgaitzeko.
    Informazio gehiago
  • Gaitu webguneko kokapen geografikoa duen txioak idazteko aukera
    Egin klik engranajearen ikonoan, pantailaren goiko eskuineko izkinan.
    Hautatu goitibeherako menuaren konfigurazioa.
    Sartu Pribatutasunaren eta segurtasunaren konfigurazioa aukerara.
    Webguneko behealdean, egin klik Nire Txioei kokapen geografikoa gehitu aukeraren ondoko laukian.
    Zure pasahitza idazteko eskatzen badizu; egin klik Gorde aldaketa egiaztatzeko aukeran.
    Informazio gehiago
Txioaren kokapen geografikoaren ezaugarriari buruzko ohiko galderak.
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Banner Azkue Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz