Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Be Part

Honakoan zaude:

ZER DA BE PART?

ZER DA BE PART
BE PART Europako proiektua da, haren helburua da partaidetzako ekimenak eta Bizkaiko gazteen ahalduntzea garatzea Europa mailan eta tokian-tokian; horrez gain, gazteen arloko langileen prestakuntza eta lana hobetzea ere lortu nahi du.

BE PART AURKEZPENA

PROIEKTUAREN HELBURUAK

Hauek dira proiektuaren helburuak:

• Bizkaiko gazteen artean Europako herritartasun aktiboa sustatzea.
• Bizkaiko gazteen artean ezagutza, ekintzailetasuna eta partaidetza sustatzea.
• Gazteriaren arloan lan egiten duten eragileen arteko lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
• Europan gazteriaren politiken posizionamendua eta Bizkaiko gazteriarena berarena hobetzea.

PROGRAMA BERRITZAILEA

Euskadin eta estatu mailan berritzailea eta parerik gabea den programa honek Europa mailan gazte-programen garapena sustatzea lortu nahi du, honako eragile hauen arteko lankidetzaren bidez: Europako Batzordea (Youth in Action), Europa mailan esperientzia eta tokian-tokian eragina duen gazte-erakundea (Kiribil Sarea), ibilbide luzea eta kaudimendun egitura duen fundazioa (Fundación EDE) eta gazte-politiketan eskuduntzak dituen erakunde publikoa (Bizkaiko Foru Aldundia):


Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko (Euskadi) Lurralde Historikoko gobernu-erakundea da, eta haren Gazteria eta Kirol arloko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, gazte-politikak bultzatzen eta garatzen ditu lurralde historikoan.


EDE Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da; Bizkaiko gizarte-, kultura- eta hezkuntza-garapena lortu nahi du, eta horretarako, gizarte-interbentzioaren arloan lan egiten duten pertsona eta erakundeei zuzendutako programa eta zerbitzuak garatzen ditu.

• Kiribil Sarea tokiko ekimen sozialeko irabazi-asmorik gabeko erakundeen sarea da, eta udal arloan hezkuntza- eta gizarte-programen bidez komunitatea indartzeko lan egiten du.

PROIEKTUAREN EKIMEN EZBERDINAK

Proiektuak datozen bi urteetan gazteei zuzendutako ekimen ugari biltzen ditu:


Gazte-trukeak (2014ko eta 2015eko uda).


Mintegiak.
- Gatazkak konpontzea eta zatitutako gizarteak.
- Gazteen enplegua eta hezkuntzako aisialdia.
- Aisialdiko titulazioak Europa mailan.
- Gazteen Partaidetzari buruzko Nazioarteko Prestakuntza.


Gazte Ekimena. Gazteen ahalduntzea eta partaidetza.


Europako Boluntariotzaren Zerbitzua..

Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz