Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik Logoa

Honakoan zaude:

PRESTIK 2012

BIZKAIA SORTZAILEA

Bizkaiko industria sortzailearen arloko enpresentzako gunea:

  • Produktuaren diseinua
  • Bideo-jokoak
  • Ikus-entzunezkoak
  • Moda

Sektore horiexek sustatzen ditu BIZKAIA SORTZAILEA proiektuak, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta.

Sektore sortzaile horiek sustatu egin nahi dira Prestik azokan, eta horretarako, Bizkaian haiek ordezkatzen dituzten elkarte edo kluster sektorialen laguntza jasoko da.

Helburuak:

1.- Lehenengo eta behin, Bizkaiko industria sortzaileek egiten dituzten produktuak, zerbitzuak eta prozesuak erakustea, gazteek ez baitituzte oso ondo ezagutzen, normalean. Azokara joaten diren gazteek zuzenean ezagutu ahalko dituzte enpresa bakoitzak fabrikatzen eta merkaturatzen dituen produktuak eta horiei lotutako sorkuntza prozesuak.

  • 2.- Bigarren, gazteak sektore horietara erakartzea, kontuan izanik enplegua sortzeko ahalmen handiko sektoreak direla, batez ere gazteei begira. Bereziki, arlo horietakoren batean nork bere kontura negozio bati ekiteko aukerak sustatu nahi dira.
  • 3.- Azkenik, aurrekoa baliagarria izango litzateke pertsona talde handi bati ezagutarazteko nolako apustua egiten ari den Foru Aldundia industria sortzaileen garapenaren alde.

ATAL HONEN EDUKIAK:

Lau stand egongo dira, bat sektore sortzaile bakoitzeko. Stand bakoitzean bi gune aurkituko ditugu. Alde batetik, informaziorako gunean, sektorea ordezkatzen duen elkarte edo klusterreko langileek bisitarien galderei erantzungo diete, katalogoak banatu, eta horrelako lanak egingo dituzte. Bestetik, sektore bakoitzeko berariazko produktu, zerbitzu eta prozesuak erakusteko gunea egongo da.

STANDS

1 STANDA: "INDUSTRIA DISEINUAREN SEKTOREA":

  • Informaziorako gunea: Euskadiko Diseinatzaileen Elkartea - EIDE
  • Produktuaren erakusketa: amaierako produktu, prototipo, maketa eta abarrekoen erakusketak.
  • Erakusketa gunea: Aurkezpenak: industria diseinatzaileen aurkezpen laburretarako programa; mintzagai izango dituzte euren sorkuntza prozesuak, euren esperientzia, sektorearen egoera etab.

DISEINUAREN SEKTOREARI LOTUTAKO HITZALDIEN PROGRAMA:



Lekua: 10.A standa - EIDE

Hitzaldien egitura:


Moderatzailea:
Benicio Aguerrea (EIDE)
Hizlariak: bakoitzak 15 minutu izango ditu hitz egiteko.
Azken hizketa, 15 minutukoa.

Helburua: gazteei "informazioa/orientazioa" ematea, betiere oinarritzat hartuta produktuaren diseinuari lotutako sektoreko profesionalen esperientzia, lanbide honen egunerokoa, sektoreak egun bizi duen egoera eta izan ditzakeen aukerak, etab.

Hilaren 5a / 11:00etatik 12:30era

  • ADN DESIGN (Brigitte Sauvage)
  • TXB (Txabi Zabala)
  • EL PLAN B (Marta Sarabia)


Hilaren 5 / 16:30etik 18:00etara

  • DAKIT (Lander Ugarte eta Ainara Atorrasagasti)
  • NOTONLY (Juan Sádaba)
  • ENAIDEN (Jaime Castillo)


Hilaren 6 / 11:00etatik 12:30era

  • ADN DESIGN (Carlos Alonso)
  • DIMADO-GRUPO INTERMEDIO (Mado Sánchez)
  • LONJAUS (Eneko Muruzabal)


Hilaren 6 / 16:30etik 18:00etara

  • TXB (Txabi Zabala)
  • MUKA (Lucas Abajo)
  • KLAP (José Ignacio Aguirre)

2 STANDA: "BIDEO-JOKOEN SEKTOREA":

  • Informaziorako gunea: Euskadiko Bideo-jokoen Sektoreko Enpresen Elkartea - BASQUEGAME
  • Erakusketa gunea: Jolastu gurekin!: euskal enpresek sortutako bideo-jokoak erakutsiko dira. Bisitariek bideo-joko horiekin probak egiten eta jolasean jarduteko aukera izango dute, hainbat euskarri erabiliz: mahaiko ordenagailuak, tabletak, kontsolak, simulagailuak.
  • Erakusketa gunea: Zenbat dakizu bideo-jokoei buruz?: bideo-jokoen gaineko ezagutzak erakusteko jokoa.
  • Tailerra: Jolas ezazu ekintzaile izatera (bideo-joko elkarreragilea)
    • Deskribapena: tailer honetan jorratzen den gaia ‘ekintzailetasuna’ da. Hori azaltzeko, bideo-jokoak egiten dituen enpresa baten abiarazpena simulatzen duen aplikazio informatikoa erabiliko da. Jarduera horren bidez, ekintzailetasunarekin loturik dauden baloreak transmititu nahi dira, bideo-jokoaren industriarekin lotutako testuingurua baliatuz.

    • Noiz: azaroaren 6an (asteartean), 16:00etatik 19:00etara.

    • Hizlaria: Juan de Miguel, Gestionet enpresako CEO (‘chief executive officer’).

    • Norentzat: pertsona ekintzaileentzat edo ekintzaile izatearen abentura bizi nahi duten pertsona guztientzat.

3. STANDA: "IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTOREA":

  • Informaziorako gunea: Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra - EIKEN
  • Programa
  • Erakusketa gunea:
    • EIKENBANKen V. edizioaren aurkezpena; LHko eta Unibertsitateko ikasleentzako lehiaketa bat da, eta ikus-entzunezkoen proiektu bat aurkezten dute (metraje laburra, entretenitzeko programa, etab.) eta aukeraturikoek proiektua garatzen dute produkzio-etxe batekin, betiere haien programa-pilotoa emitituko den konpromisoarekin.
    • DIREY FACTORIA: "Gidoi lantegiak" deritzenei buruzko informazioa
    • Sektoreko produktuen erakusketa eta proba. Zer da "low cost" platoa? Zer da "streaming"-a?
    • EIKEN TALENT, Facebookeko profila: ikus-entzunezkoen arloko sektoreari buruzko sorkuntzak esekitzeko eta informazioa jasotzeko.

4. STANDA: "MODAREN SEKTOREA":

  • Informaziorako gunea: Modaren Klusterra - BIZKAIKO MODA BIZKAIA
  • Erakusketa gunea: Jostundegiko lana: sorkuntza prozesua (bozetoak, patroiak etab.)
  • Erakusketa gunea: Erakusketa: Bizkaiko diseinatzaileek sortutako jantziak

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz