Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik Logoa

Honakoan zaude:

PRESTIK 2012

ERAKUSTOKIAK ETA ERAKUNDE PARTE-HARTZAILEAK


Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK Fundazioaren bi stand nagusiez gainera, erakustokien eremuan hainbat atal bereiziko dira, honako gai hauek landuko dituztenak.

Plano con las zonas expositoras

1.- BIZKAIKO FORU ALDUNDIA (sustatzailea eta babeslea)

BFA
  • Erakundeen erakusmahaia: informazio orokorra
  • Gazteentzako informazioa eta orientabidea: IKTen eremua.
    Aldundiaren standean aholkulariak topatuko dituzu zuri laguntzeko prest. Aldundiak gazteei lanbide garapenerako eta laneratzeko eskaintzen dizkien laguntza guztien gaineko argibideak emango dizkizute. Interneten sartzeko zenbait gune ere egongo dira, eta begirale batzuk azalpenak eta orientabideak emango dizkizute, Aldundiak zuri informazioa eta orientazioa ematearren sortu dituen bi web tresnetan aurkituko dituzun baliabideei buruz:
    • Orientabidea web ataria: trebakuntzarako eta enplegurako orientabidea
    • Gaztebizz web ataria: Gazte informazioa / Gazteentzako informazioa

2.- BBK-FUNDAZIOA (babeslea)

BBK
  • Erakundeen erakusmahaia: informazio orokorra
  • Kontsulta-mahaiak:
  • BBK Fundazioaren standean aholkulariak aurkituko dituzu eta zure kasuaren gaineko galderak egin ahalko dizkiezu, baita informazioa edo orientabideak eskatu ere, honako arlo hauetan:
    • Enpresa-sorkuntza
    • Prestakuntza
    • Lan orientazioa

3.- PRESTAKUNTZA ATALA

(heziketa zentro publikoak eta pribatuak)

Atal honetan, Bizkaiko heziketa eskaintza osoak, arautuak nahiz arautu gabeak, ordezkaritza eta erakusleihoa izango du azokan. Unibertsitate mailako ikastetxeek eta prestakuntza zikloko ikastetxeek izango dute tokia, baita arautu gabeko trebakuntzako enpresen ordezkaritzek ere, publiko gazteari erakutsi ahal izateko haien trebakuntza eskaintza.

ERAKUNDEA

JARDUERA

3.A

UPV / EHU

Unibertsitate publikoa

3.B

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

Unibertsitate pribatua

3.C

MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA

Unibertsitate pribatua

3.D

IKASLAN BIZKAIA

Bizkaiko L.H.ko institutu publikoen elkartea. EAEren eremuko elkartea da.

3.E

HETEL

Lanbide Heziketako gizarte ekimeneko ikastetxe pribatuen elkartea. Durangon dauka egoitza, eta EAEren eremuko ordezkaritza du.

3.F

CECAP

Espainiako arautu gabeko trebakuntzako enpresen konfederazioa. 17 erakunde autonomikok edo sektorialek osatutakoa da.

3.G

AICE-IZEA

Ikastetxeen Zentroen Elkarte Independentea. Heziketa arautuko 50 ikastetxek osatuta dago. Bilbon du egoitza, eta EAE osoan dauka ordezkaritza.

3.H

BasquePRO LANBIDE ELKARGOEN SAREA

Bizkaian presentzia duten 19 Lanbide Elkargok Metropoli 30en barruan sortutako sarea da, enplegua eta bakoitzaren lanbidearen garapena zeharka tratatzeko: Lan ildoak: lanbide jardunak eta enplegua nazioarte mailan.

4.- ERREFERENTZIAKO ENPRESEN ATALA

Bizkaian tamaina, antzinatasuna eta hedapena direla-eta ereduak diren betiko enpresei buruzko atala da. Enplegaturiko pertsona kopurua, lurralderako proiektu estrategikoak eta, bereziki edizio honetan, azokan eskaini ditzakeen lan eskaintzak eta beste jarduera batzuk hartzen dira kontuan. Azken finean, balio erantsia duten dinamikak dira, gazte bisitariei eskaini diezazkiekeena.

ERAKUNDEA

JARDUERA

4.A

GRUPO ARTECHE

Osagai elektrikoen fabrikazioa. 2.157 enplegatu baino gehiago; 4 kontinentetako 9 herrialdetan du presentzia.

4.B

VELATIA

Velatiak, lehengo Ormazabal Taldeak, hain desberdinak diren sektore hauetan: sare elektrikoetan, komunikazio-sareetan, garraioan, segurtasunean eta azpiegitura-kudeaketa adimendunean, hainbat zerbitzu, produktu eta konponbide eskaintzen ditu. Velatia 50 herri baino gehiagotara esportatzen duen industria-talde familiarra da, 575 milioi euroko fakturazioa eta 3000 langile profesional dituena. Espainian, Frantzian, Alemanian, Polonian, Brasilen, Mexikon eta Txinan zehar fabrika-sare garrantzitsua dauka.

4.C

GESTAMP

Automoziorako piezen eta multzoen fabrikazioa. 25.000 enplegatu baino gehiago mundu osoan.

4.D

AERNNOVA

Aire egituren enpresa globala da Aeronova: atal aeronautiko handien kudeaketa osoa hartzen du bere gain. Gainera, merkatuko ingeniaritza zerbitzuak, osagai konposatuak eta metalezkoak eskaintzen ditu, baita produktua konpontzeko eta euskarrirako zerbitzuak ere.

4.E

IDOM

Talde liderra eta diziplina anitz biltzen dituena; bertan 2500 pertsona baino gehiago jarduten dira profesionalki, 16 herrialdetan kokatutako 34 bulegotan banatuta, 5 kontinentetan. Ildoak: industria eta energia, azpiegiturak, arkitektura, aholkularitza.

http://www.idom.com/

4.F

ACICAE / AIC

AIC: Ereduzko zentroa da nazioarte mailan automozioaren sektorean. ACICAEk (Euskadiko Automozioaren Klusterra) kudeatuta eta BFAk lagunduta dago, eta Amorebieta-Etxano eta Ermuan du egoitza. Sektorearekin lotutako oinarrizko ikerketa aplikatua handitzeko xedea du.

4.G

ALIANZA - IK4

Aliantza teknologiko pribatu eta independientea gara, eta erreferente gara bai Berrikuntzako Euskal Sisteman bai AZTERLAN, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN,LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTech zentroek osatzen duten Europako ingurune teknologikoan. Helburu berarekin elkartuta: gizarteari balioa eranstea eta masa kritiko bat sortzea, industrian aplikatzeko eta industriara bideratutako ikerketa lanak garatu ahal izateko, industriek lehiakorragoak izaten lagunduko dieten tresnak izan ditzaten. Gure zortzi unitate zientifiko-teknologikoek bazkideen I+G+b alorreko baliabide guztiak hartzen dute bere baitan: bioteknologiakoak, mikro eta nanoteknologikoak, ingurumeneko eta birziklapenekoak, energiakoak, industriako gestio eta produkziokoak, mekatronikakoak, material eta prozeduretakoak, eta informazio eta komunikazioko teknologietakoak.

4.H

TECNALIA FUNDAZIOA

Enpresen eta gizartearen garapen zientifikoa eta teknologikoa bultzatzeko xede duen korporazio teknologikoa.

5.- EKINTZAILETZA ATALA

Atal honetan, Bizkaiko ekintzaileei laguntza eskaintzen dieten edota ekintzailetza Bizkaian hedatzen duten erakundeak erakutsiko dira.

ERAKUNDEA

JARDUERA

5.A

DEMA- Enpresa Garapena

Bizkaiko enpresak sustatzeko, sortzeko eta finkatzeko agentzia.

5.B

AJE BIZKAIA

Bizkaiko Gazte Enpresarien Elkartea.

5.C

BILBOKO MERKATARITZA GANBERA

Bizkaiko merkataritzaren, industriaren eta itsasoko sektorearen interes orokorrak ordezkatzen, sustatzen eta defendatzen dituen korporazioa.

5.D

SECOT

Enpresa seniorreko aholkulari erretiratuen elkartea; gazte ekintzaileei laguntzen die, zuzendaritza postuetan duten esperientzia erakutsiz.span>

5.E

CREATIVITY ZENTRUM

Bizkaiko sorkuntzaren industriak bultzatzeko eta sustatzeko lanean diharduen elkartea.

5.F

VIGILIAM

Espainian sortutako enpresentzako gizarte sarea.

5.G

EZE

Bizkaiko Enpresarien eta Zuzendarien Elkartea.

6.- ENPLEGU ATALA

Atal honetan, bisitariak gazteei programak edota zerbitzuak eskaintzen dizkieten Bizkaiko erakundeekin harremanetan jarri nahi dira, laneratzeko eta lanbide garapenerako laguntza ematen duten erakundeekin.

ERAKUNDEA

JARDUERA

6.A

CEBEK

Bizkaiko enpresen interesak ordezkatzen dituen enpresa erakundea.

6.B

BILBAO EKINTZA

Bilboko Udalaren lan eta ekintzailetza zerbitzua.

6.C

NOVIA SALCEDO FUNDAZIOA

Irabazteko asmorik gabeko kultur fundazio pribatua, iraunkortasun bokazioa duena eta gazteei lagundu nahi diena laneratzeko eta gizarteratzeko prozesuan. Lan merkatuan "lehen aldiz sartzean" ematen die laguntza, lehen lanean.

6.D

GARAPEN

Euskadiko tokiko erakundeek eraturiko garapen agentziak bildu nahi dituen lanbide elkartea.

6.E

BIZKAIA:XEDE

Irabazteko asmorik gabeko elkartea, BFAk bultzatua.

Bizkaiko langile trebatuen mugikortasunaren eta atxikitzearen inguruko eredua izan nahi du Europa mailan..

6.F

BIZKAIKO OSTALARITZA ELKARTEA

Bizkaiko ostalaritzaren arloko enpresen interesak ordezkatzen dituen elkarte sektoriala. Era berean, Artxandako Ostalaritza Eskolaren ordezkaria ere izango da, bazkideen proiektua baita.

7.- EURES SAREA

EURES (Europako Enplegu Zerbitzuak) langileak Europako Ekonomi Eremuan askatasunez ibiltzea errazteko helburua duen sarea da. Europar Batzordeak koordinatuta dago, eta informazio, aholkularitza eta kontratazio zerbitzuak ematen dizkie langileei eta enpresariei.

Dagoeneko hurrengo herrietako EURES sareko hainbat kontselari europar bertan izango dela baieztatuta dago: Alemania, Holanda, Erresuma Batua, Norvegia, Suecia, Italia. Kontselariek herri bakoitzeko lan aukera eta enpleguaren ezaugarrien gainean informatuko zaituztete, baita denbora errealean eskaintza aktiboen gainean ere.

Azokan, EURES sarearen eskutik, hainbat lanpostutarako gure herrialdeko langileak aukeratuko dituzten enpresa norvegiarrak egongo dira, hautaketa prozesuaren elkarrizketak bertan egingo dituztenak. Azokaren web orrialdean argitaratuko dira lan-eskaintzak.

8.- LINKEDIN:

Gizarte sare profesionala, liderra mundu mailan. Linkedin-en lanbide profila zuzenean sortzeko aukera emango die hala eskatzen duten gazteei. Bertan egingo da profilaren argazkia horretarako sortutako photocall batean, eta bi aholkularik aholkuak emango dizkiete unibertsitateko ikasleei euren profila garatzeko.

9.- ARTXANDAKO OSTALARITZA ESKOLA:

Artxandako ostalaritza eskolak sukaldaritza eta aretoko zuzeneko zerbitzuaren erakustaldia emango du.

  • Areto Saila
    • Fruta prestatua
    • Sandia mozketa
    • Platerak apaintzea
  • Sukaldaritza
    • Pastillaje figurak
    • Sushia

10.- "BIZKAIA SORTZAILE" ATALA

Atal honek, Bizkaiko sektore ekonomiko sortzaile nagusiak ezagutarazi nahi ditu: Bideo-jokoa, industri diseinua, ikus-entzunezkoak eta moda.

ERAKUNDEA

JARDUERA

10.A

EIDE

Euskadiko diseinatzaileen elkartea. Elkartearen standaz gain, produktua sortzeak dakarren sorkuntza prozesua erakutsiko dute, baita produktu bukatuen erakusketa ere.

10.B

BASQUEGAME

Euskadiko bideo-jokoen enpresen elkartea. Elkartearen standaz gain, kontsolen hainbat lanpostu jarriko dituzte bisitarien eskura, bideo-jokoak probatzeko eta bideo-joko baten sorkuntza prozesua erakutsiko dute.

10.C

EIKEN

10.D

BIZKAIKO MODA BIZKAIA

Bizkaiko moda enpresen elkartea. Elkartearen standaz gain, Bizkaiko hainbat diseinatzaileren arropa diseinuak erakutsiko dituzte eta, gainera, azokan bertan ezagutu ahal izango dira.

11.- MEETING GUNEA

Meeting gunea Informazio esteka

12.- ELEVATOR PITCH LEHIAKETA

Elevator Pitch Informazio esteka

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz