Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik Logoa

Honakoan zaude:

PRESTIK 2012

MEETING GUNEA

Hautagaiak eta giza baliabideen hautatzaileak elkartuko dituzten topaketak.

Erakunde laguntzailea: Bizkaia Xede

Deskribapena:

  • Lan bilaketa aktiborako eta harreman profesionaleko sarea handitzeko ekitaldia.
  • Meeting Guneak nahi du euskal erakundeak enplegu aktiboan aritzen diren gazte tituludun berriekin harremanetan jartzea topaketa informalen bidez networking-a egin dezaten.

Helburuak:

  • EAEko sektore estrategikoen gaurko eta gerorako egoeraren berri zuzenean ematea
  • EAEan epe laburrerako edota ertainerako aurkeztuko diren profil berrien beharrak jakinaraztea.
  • Hautagai gazteen beharrak ezagutzea
  • Ekitaldira etorritako gazte hautagaien eta erakundeetako arduradunen artean lotura profesionalak eta harreman berriak bultzatzea.
  • Ekitaldira etorritako gizarte-eragileen arteko kontaktu sarea handitzea.

Hartzaileak:

  • Zehaztuko diren espezialitateetako lan bila ari diren LHko edo unibertsitateko gazte tituludun berriak
  • Zabaldutako hautapen-prozesuetarako hautagaiak ezagutu nahi dituzten erakundeak, gerorako harremana ezarri nahi dutenak.

Jardueraren azalpena:

  • Topaketaren aurkezpena eta ongietorria.
  • Erakunde bakoitzaren aurkezpena: beraren sektorearen egoera eta joerak, gehien eskatzen diren lanbide profilak, gehien eskatzen diren gizarte trebetasunak, hautapen prozesuen deskripzioa, gaurko eta geroko proiektuen deskribapena.
  • Etorritako hautagaien aurkezpen laburra.
  • Hautatzaileen eta hautagaien arteko networking saioaren hasiera.
  • Itxiera eta eskerrak ematea.

Ordutegia:

  • LHrako ekitaldia: astelehenean, azaroak 5: 10:30-14:30.
  • Unibertsitaterako ekitaldia: asteartean, azaroak 6: 10:30-14:30.

Bi ekitaldi egingo dira, hartzaileen eta sektoreen arabera bereiziak:

1.- LHko goi mailako zikloetarako ekitaldia:

  • Sektoreak: Automozioa eta IKTak
  • Hautagaien kopurua: 30
  • Erakundeak: IK4, TECNALIA, ACICAE ,GAIA, GESTAMP

2.- Unibertsitateko graduetarako ekitaldia:

  • Sektoreak: Automozioa, aeronautika eta IKTak
  • Hautagaien kopurua: 30
  • Erakundeak:IK4, TECNALIA, ACICAE, GAIA, HEGAN

Tecnalia - Research Innovation

Sektorea: Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa.

Jardueraren deskribapena: 8 zentro teknologikok (Cidemco, ESI, Euve, Fatronik, Inasmet, Labein, Leia eta Robotiker) bat egitearen emaitza da. NEIKER-Tecnalia eta AZTI-Tecnaliarekin batera, Tecnalia Korporazio Teknologikoa osatzen dute.

Haren jarduera nagusia I+G+b arloarekin loturik dauden eremuetako ikerketa aplikatua da. Gaur egun, Ikerketa Aplikatuaren alorrean jarduten duen Espainiako lehen zentro pribatua da, eta bosgarrena Europan.

Informazio gehigarria: www.tecnalia.com

IK4 Research Alliance

Sektorea: Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa.

Jardueraren deskribapena: 9 zentro teknologikoren (AZTERLAN, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTech) itunaren ondorioz sortu den Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa da.

I+G+b arloko zortzi unitate zientifiko-teknologiko ditu. Ikerketa aplikatuari dagokionez, unitate horiek ondoko arlo hauek jorratzen dituzte: bioteknologia, mikro eta nano teknologiak, ingurumena eta birziklapena, industriaren alorreko energia, kudeaketa eta ekoizpena, mekatronika, materialak eta prozesuak, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Informazio gehigarria: www.ik4.es



HEGAN - Basque Aerospace Cluster

Sektorea: Aeronautika eta Espazioa

Jardueraren deskribapena: irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da, Euskal Herriko aeronautika eta espazio sektoreko 38 eragile (35 enpresa eta 3 zentro teknologiko) elkartzen dituena. Sektore hori ordezkatu eta sustatzeko sortu zen, epe labur, ertain eta luzean haren lehiakortasuna bideratze aldera, enpresen eta beste eragile batzuen arteko lankidetza eta berrikuntza oinarri hartuz.

Informazio gehigarria: www.hegan.com



ACICAE- Euskadiko Automozio Clusterra

Sektorea: Automozioa.

Jardueraren deskribapena: irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkartea da. Ondoko hauek dira elkartearen xede nagusiak: Euskal Herrian automozio sektorearen lehiakortasuna hobetzea eta bazkide diren eragileen arteko lankidetza sustatzea.

Elkarturik dauden 300 erakundeak kudeatzen ditu, eta bai Automozio Sektorearen Balioa Sortzeko Zentroa ere (AIC-Automotive Intelligence Center).

Informazio gehigarria: www.acicae.es



GAIA


Sektorea: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Elektronikoak.

Jardueraren deskribapena: irabazi-asmorik gabeko elkartea da, 267 enpresak osatzen dutena. Enpresa horiek elektronika, informatika eta telekomunikazioen arloetako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Honako hauek dira GAIAren helburuak: alde batetik, elektronika, informatika eta telekomunikazioen sektorearen garapena eta hazkundea bultzatzea, eta bestetik, Euskal Herrian Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea lantzen laguntzea.

Informazio gehigarria: www.gaia.es



GESTAMP


Automoziorako piezen eta multzoen fabrikazioa. 25.000 enplegatu baino gehiago mundu osoan.


Información adicional: www.gestamp.es

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz