Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik Logoa

Honakoan zaude:

PRESTIK 2012

ELEVATOR PITCH

1. Finalista


Enpresa: Workmunity
Proiektua: Workmunity
Ekintzailea: Joel Santirso


“Infojobs” bezalako tradiziozko lanerako atarien arteko nahaste bat da, “Linkedln” bezalako “networking” atariak diren moduan, eta “Facebook” edota “Twitter”bezalako gizarte-sareak ere bai. Gure lehiakide diren “Facebook” eta “Linkedln”-en alderantziz doakoak izateak , gure enpresa eta profesionalen komunikaziorako askatasun osoa eskaintzea onartzen digu. Horrek “Workmunity” atari erraza, arina eta batez ere eraginkorra bihurtzen du.


www.workmunity.es

2. Finalista

Enpresa: Innovative Hall
Proiektua: Gift Hunter Club
Ekintzailea: Sergio de las Heras, Marcos Diaz e Iñaki Bartolome

“Gift Hunter Club”, “web-plataforma” bat izanez, bere erabiltzaileei sariak lortzea uzten die eta enpresei errentagarritasuna. Internautei dagokionez, “Gift Hunter Club” sare informatikoan izango luketen “Travel Club” bezalakoa da: Puntu-sistema bat (iragarkiak ikusiz, inkestak betez edo “web” orrietan erregistroak eginez puntu hoiek pilatzen joango dira eta horrela sariekin edota opariekin trukatu). Beste alde batetik, enpresei dagokionez, publizitate-modu bat da: nahi duten inbertsio itzulera iristea aurkituko dute, hori eginda, bere jendarte objektiboaren heltzea ziurtatuz.


www.gifthunterclub.com

3. Finalista

Enpresa: Plan de Chicas S.L.
Proiektua: Plan de Chicas
Ekintzailea: Maite Gorordo, Alejandra Apraiz y Jon Ander Romero

"Plan de Chicas" Emakumeak asmatutako eta emakumeentzako aplikazioak garatzeko plataforma bat da, eta bere nelburua emakumeok ditugun antolaluntza arazdak-konpontzea da.


www.plandechicas.com

4. Finalista

Enpresa: ATLANPIX S.L.
Proiektua: High Through
Ekintzailea: Asier Arranz, Javier Cepa, Enrique Mendoza y Javier Martin


Aplikazio mugikor berri bat. Hau erabiliz lagunak erraz erraz ezagutuko dituzu beste lagun eta leku gustukoetan. “HiThrough”- ekin jende interesgarria ezagutuko duzu modu seguru eta alaitsuan; eta hori dena abiarazleak erabiltzen ditugulako harremanak hasteko; jende interesgarria ezagutzea joko bat bilakatu dedin elkarrisketa aproposak erabiltzen dira.


www.atlanpix.net

5. Finalista

Enpresa: HBIO RETO XXI
Proiektua: HBIO RETO XXI
Ekintzailea: Miguel Retolaza y Gorka Retolaza


Proiektua ur grisen tresneria berrerabilpenerako produkzioan, horniketan, ezarketan eta mantentzean datza. Horretarako Euskadin kokatuko da egoitza; hala eta guztiz ere, merkatua hain argi eta garbi erabatekoa izanik, ekipamenduen komerzializazio eta instalazio eta mantentze lanetarako heltzen diren herrietako bertako enpresekin sinergiak eta itunak aurrez ikusten dira.
Gaur egun herri guztietan ur-kalitatea segurtatzeko bakarrak geu gara, eskatzen diren arauak betez eta “On-Line” kontrol baten bitartez kalitatea bermatuz.


www.hbio.es

6. Finalista

Enpresa: Hermeneus
Proiektua: Hermeneus
Ekintzailea: Eduardo Elorriaga y Unai Extremo

“Hermeneus” Interneteko plataforma bat da eta kontaktu zuzenean ipintzen ditu elikadura arloko profesionalak erosleekin eta garraiolariekin; honela tresna aurreratuak eskaintzen ditu erosketa, salmenta, eta banaketa bere eragiketa-prozesuak optimizatzeko guztiz garden eta neutrala den merkatu batetan.


www.hermeneus.es

7. Finalista

Enpresa: Iron Belt Studios
Proiektua: Battle for Gea
Ekintzailea: Carlos Cigorraga Aparicio, Guillermo López y Axier Burdain.

Bideojokoen produktugile independentea da. “Battle for Gea” nabigatzailearentzat “MMO”, “F2P”, “CCG” joko bat da. Gainera, bere produkzioak karta-jokoetarako bildumatu ahal izateko eragile bat edukitzea utziko dio geroko proiektuak antolatzeko.


www.iron-belt.com

8. Finalista

Enpresa: EEB (Educational Electronic Book)
Proiektua: EEB (Educational Electronic Book)
Ekintzailea: Nayra Alonso Gutiérrez, Irma Alonso Gutiérrez, Maitane Galvan Martínez, Nerea Pérez Mayo y Jose Carlos Tehfe Guerrero.


“Tablet” bat da eduki ezigarriarekin. Euskarri berean ikasturte bakoitzeko testuliburu desberdinak laburtzen ahaleginduko da eta baita ere ikastetxe ezberdinetako guraso eta ikasleentzat interesgarria den informazio guztia laburbiltzen.

http://www.deia.com/2012/09/20/sociedad/euskadi/estudiantes-de-la-upvehu-idean-el-primer-e-book-escolar

9. Finalista

Enpresa: iD Payment Solutions
Proiektua: iD Payment Solutions
Ekintzailea: Jon Ruiz

“iD - Payment Solutions”-ek konpainia espezializatuaren asmoa du: azken kontsumitzailearen ezaugarri batzuk ordainketarako egiaztatzen dutenak gailuen garapenean, ordainketa egite horren aldez aurreko betebehar bezala. (Adibidez, kontsumitzailearen adin nagusitasuna); gaur eguneko teknología desberdinen bitartez egiaztatuko dena eta hauen arteko konbinazioekin. Jarduera hau konbinatzea nahi da: aipatutako gailuek gehitu dezaten ”vendings” izendatzen diren bide berritzaile garapenarekin.

http://www.deia.com/2012/08/10/sociedad/euskadi/un-alumno-de-la-upvehu-crea-un-dispositivo-que-verifica-la-edad-del-cliente#

10. Finalista

Enpresa: MOBIDE
Proiektua: MOBIDE
Ekintzailea: Eleder Portillo y Diego Rios

Automatizatutako plataforma aplikazio mugikorrak sortu, editatu eta argitara emateko. Produzitzeko kostuak eta denbora gutxitzea uzten du bilakaera batekin. Horrez gainera, “pyme” eta “micro-pyme”-ei teknología honetara iristea errazten die bere negozioen mesedetan erabiltzeko. Plataforma hau “web” aplikazioa da eta bezeroek control-panel batetara iristeko aukera izango dute; panel horrekin bere aplikazio mugikorra gestionatzeko nahi duten eduki eta diseinuekin ahal izango dute. Bestalde, bere aplikazioei lotutako “QR” kodeak sortu ahal izango dituzte. Horrela azken erabiltzaileek bere edukierara era arin eta errazean iritsiko dira.


www.mobide.es

1. LEHIAKETAREN HELBURUAK

Prestik 2012 Azokaren, Gazteen Enpleguaren Bizkaiko Azoka, helburuetako bat ekintzale berriek prozesuari ekiterakoan gaitasun jakin batzuk eskuratzea da.

INSKRIBATZEKO EPEA ITXITA DAGO.

Eta uste dugu gaitasun horietako bat komunikazioa dela eta, bereziki, enpresa proiektu horren ustezko inbertsioarekikoa; ondorioz, Prestik 2012 Azokaren barruan “Elevetor Pitch” lehiaketa antolatu da. Lehiaketa horren xedea ekintzaleek gaitasun hori era dibertigarrian eta euren interes eta beharrizanetatik hurbilenekoan lantzea da.

Lehiaketa honen helburua Bizkaiko gure herritarren artean ekintzaletasuna eta enpresa ekimenak sustatzea da.

2. PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketa hauentzat da:

a) Enpresa proiektuak

Ekimenetarako, sektore guztietakoak, baina lehentasuna izango dute arlo teknologikoek eta/edo cleantech arlokoek, eta/edo sorkuntzaren esparruko industrietarako proiektuek, berariaz, biodeo-joko, ikus-entzunezko, produktuaren diseinu eta modaren arloko industriekin lotuta daudenek, artean abian jarri gabe badaude eta enpresa-plan garatua eta koherentea aurkezten badute. Baloratu egingo da proiektua bere amaierako fasean egotea eta enpresa hori Bizkaiko Lurralde Historikoan aurki sortzeko egoeran egotea.
Enpresa proiektuak pertsona fisiko sustatzaile batek edo batzuek aurkeztu ahal dituzte.

b) Enpresak

Funtzionamenduan dauden enpresentzat, ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituztenak; kasu honetan ere lehentasuna izango dute arestian adierazi diren sektoreetakoak, jarduera hasi dutenetik ez badira 24 hil igaro (2 urte).

Parte hartuko duten startups-ek Bizkaiko Lurralde Historikoan izan behar dute egoitza.

Parte hartzea doakoa da eta proiektuen kasuan pertsona edo talde bakoitzeko negozio-proiektu bakarra onartuko da.

3. PARTE HARTZEKO FORMULARIOA

Lehiaketako inskripzioa eta parte hartzea:
  • Hautagaiak eta beharrezko eta derrigorrezko dokumentazio guztia Prestik azokaren web orri ofizialeko (www.prestik.net) formulario elektronikoaren bidez baino ezin dira aurkeztu, ondore horretarako ezarri den galdera-sorta betez (ez da paperean aurkeztutako proiektu eta dokumentaziorik onartuko).
  • Inskripzioaren epea zabalik egongo da 2012ko urriaren 24ko 14:00ak arte.
  • Eskatuko den dokumentazio osagarria, hala denean, ondoko formatu elektronikoetako baten aurkez daiteke: TXT (testu formatua), PDF (dokumentu eramangarriaren formatua), JPEG (irudiaren formatua), JPG (irudiaren formatua), DOC (Word dokumentua), DOCX (Word dokumentua), XLS (Excel formatua), XLSX (Excel formatua), bideo formatua.
  • Ahal bada eta aukerarik badago hobetsi egiten da PDF formatuaren erabilera.
  • Ezarri diren bide horietatik kanpo edo aurkezpenak egiteko epea iraungita aurkeztuko diren dokumentazio eta hautagai guztiak ez dira aintzat hartuko.
  • Halaber, ez badira oinarri hauetan ezarri diren hizpaketak betetzen, ez dira onartuko eta ez dute sarian parte hartuko.
  • Lehiaketako antolakuntzak beretzat gorde du site bat argitaratzeko edo ez argitaratzeko erabakia ez badira inskripzioaren formularioan ezarri diren beharkizunak betetzen.

4. LEHIAKETAREN FASEAK

1 fasea: 10 finalistak hautatzea

Fase honetako epaimahaiko kideak lehiaketako antolakuntzako Bulego Teknikoko kideak izango dira. Epaimahaiak aurkeztu diren hautagaitzak aztertuko ditu eta, guztira, 10 finalista hautatuko ditu.
Eskatutako dokumentazioa behar bezala eta garaiz bete eta ondoko alderdi hauen balorazioan puntuaziorik altuena lortuko dutenak hautatuko dira:
  • Osagarri teknologikoa eta/edo berrikuntza.
  • Sorkuntza
  • Hazteko potentziala
  • Merkatu-aukera
  • Giza taldea eta proiektuan duen dedikazioa
  • Negozio- edo merkatu-eredua
  • Azokaren xede den taldeari -gazteak- dagokion talde sustatzailea edo enpresa-taldea
Hautatuak izan diren hautagaiek jakinarazpena jasoko dute inskripzioko formularioan adierazi duen telefono zenbakian edo posta elektronikoko helbidean eta finalistak diren proiektuen edo enpresen izena lehiaketako www.prestik.net web orrian argitaratuko dira.

Hautespena apelaezina izango da eta urriaren 29an -astelehena- argitaratuko da lehiaketako web orrian.

Aurreko hori gorabehera, aldi berean, beste bi proiektu eta/edo negozio osagarri hautatuko dira lehiaketako 4. fasean parte hartu behar duten 10 parte hartzaileen presentzia eragotziko luketen inguruabarrei aurre egiteko. 4. fase hori Prestik Azokaren barruan egingo da, azaroaren 6an.

2 fasea: 10 finalisten laburpen exekutiboak igortzea.

10 hautatuek 2 folioko Laburpen Exekutiboa igorri behar dute -emango den formatuaren arabera-.

3 fasea: Nola hitz egin behar zaio inbertsore bati? prestakuntza-esperientziaren tailerrera joatea

10 finalistek Nola hitz egin behar zaio inbertsore bati? “Prestakuntza-Esperientziaren” tailerrera joateko aukera izango dute. Tailerra Prestik Azokan egingo da astelehenean, azaroaren 5ean

Antolakuntzak beretzat gorde du lehiaketako beste parte hartzaile batzuk ere bertara gonbidatzeko eskubidea.

4 fasea: 10 finalistak aurkezteko ekitaldia

Inbertsoreen epaimahai baten aurrean azaltzearen amaierako fasea Prestik Azokan egingo da, azaroaren 6an. Ekitaldi horretan finalista bakoitzak 10 minutuko tartea izango dute euren proiektuak azaldu eta erakusteko.

5 fasea: Lehiaketako irabazlea aldarrikatzea.

Proiektuak aurkezteko 4. fasea amaitu ostean eta, balorazio irizpideen arabera, epaimahaiko kideek emango dituzten puntuazioak batuta, lehiaketako saria emango da egun berean.

5. SARIA

Saria bidaia bat izango da, Silicon Valley-ra, bi pertsonarentzat (irabazlea eta beste pertsona bat). Gutxi gorabehera 5/6 egun iraungo duen bidaia horretan, bisita programatuak egingo dira Silicon Valley-ko enpresetara, enpresak bisitatzeko, eta hitzaldietara eta beste ekitaldi batzuetara joateko.

Kausa oinarridunak badaude epaimahaiak saria eman gabe utzi ahal izango du, kausak arrazoitu ondoren.

6. EPAIMAHAIA ETA BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Epaimahaiko kideak ekintzaletasunaren arloko Bizkaiko ekosistemako eskuorde ospetsuak eta aintzatetsiak izango dira. Epaimahaia osatuko duten pertsona eta erakunde zehatzen izenak Prestik azokaren webgunean argitaratuko dira ekitaldiaren eguna baino lehen, Elevator Pitch atalean.


Epaimahaikideak

SEED CAPITAL: Oscar Ugarte - Zuzendari gerentea

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA: Tontxu Campos - Deusto Entrepreneurship Centre (DEC) erakundearen zuzendaria

ORKESTRA INSTITUTUA: Lourdes Moreno - Business Angels Crecer+ Klubaren koordinatzailea

BBK-FUNDAZIOA: Aranzazu Gandariasbeitia - BBK-Fundazioaren arduraduna

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA: Izaskun Artetxe - BFAren Ekonomia Sustatzeko Saileko zerbitzuburua

AJE BIZKAIA: María Tato - Lehendakaria

JOSE ANTONIO DEL MORAL : José Antonio del Moral - Business Angel Investor Chicisimo.comen; Founding partner Sequoia Internet S.L.n; CEO Mapalia Networksen; Investor Agora Newsen; Founding partner Alianzon


DEMA: Beatriz Alejos - Finantza arloko eta enpresak sortzeko egitarauen arloko zuzendaria

UPV/EHU : María Saiz - Kanpo harremanetarako zuzendaria eta Zitek egitarauaren arduraduna

Balorazio irizpideak:

  • Aurretiko hautaketa fasean lortutako puntuazioa (4. klausulan-1. fasean ageri diren irizpideen arabera)
  • Komunikatzeko eta ideia aurkezteko gaitasuna
  • Hautagaiak hori betearazteko duen gaitasuna
  • Alderdi guztiak Negozio-Plan baten azaltzea

7. OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du onartu egiten direla hala oinarri hauek nola epaimahaiaren erabakia; erabaki hori apelaezina izango da.
Baldin eta lehiaketaren funtzionamenduarekin zerikusia duen akats, gaizki ulertze edo gatazkaren bat gertatzen bada epaimahaia aurkeztu diren proiektuak baloratzen hasi arte, antolatzaileen erabakia betearaztekoa eta behin betikoa izango da.
Baldin eta lehiaketan zehar ustekabeko edo ezinbesteko egoerak gertatzen badira edo ezinezkoa bada, aplikagarria den edozein lege edo arauren oraingo, aurreikusteko moduko edo ustezko ez-betetzeagatik, lehiaketa burutzea, antolatzaileek aukera dute lehiaketa, osorik edo zati batzuetan, ezeztatzeko. Horrelakorik gertatuz gero parte hartzaileek ez dute inolako erreklamaziorik aurkezteko biderik.
Antolatzaileek eskubidea dute edozein unetan oinarri hauek aldarazteko.

8. ESKUBIDEAK:

Proiektu bat aurkeztuko duen pertsonak edo lehiakideak antolatzaileengan lagatzen ditu, aldi baterako, hau da, lehiaketa amaitu arte, Proiektuaren gainean dituen eskubideak; lagapen hori proiektua analizatzeko eta aztertzeko egiten da. Hori guztia Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 17. artikuluan eta hurrengoetan ezarrita dago (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa).
Antolakuntzak, Sarien xedea hobeto betetzearen ondoreetarako, oinarri hauetan kontuan hartu ez diren inguruabar guztiak interpretatzeko eta ebazteko ahalmena du, eta erabaki hau ere apelaezina izango da.
Sarien irabazleak izango diren proiektuek/enpresek horren publizitatea egin dezakete idazpuruetan, iragarkietan eta oroitidazkietan; zehaztu egin beharko dute saria irabazi duten urtea. Halaber, aukera dute komunikabideetan saria jaso dutela iragartzeko edo zabaltzeko.
Erakunde antolatzaileak sariak jaso dituzten enpresen publizitatea egingo du, merezi duten garrantzia emanez, egokitzat joko diren nazio eta/edo erregio mailako komunikabideetan eta berrikuntzaren arloan bikaintasunaren eta eginera egokien adibideak eskatzen dituzten plataformetan

9. ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA

Lehiaketako antolakuntzak ez du erantzukizunik lehiaketan parte hartzea bideratu duen sistemaren aldi bateko atzipen edo jarraikortasun faltaren emaitzako izaera guztietako kalte eta gaitzetan, edo sistemak ez badu parte hartzaileak berarengan ezarri dituen igurikizunen arabera erantzuten; salbuespen horiek, batez ere baina ez berariaz, atzipenaren arloko akatsetan eta erantzunak igortzekoetan aplikatuko dira.
Proiektu bat aurkeztuko duen pertsonak edo lehiakideak erantzukizunetatik kanpo uzten ditu lehiaketako antolatzaileak lehiaketaren aurkezpen, publizitate eta betearazpenari dagokienez eta uko egiten dio, kontzeptua gorabehera, erreklamazioak aurkezteari.

10. IRABAZLEAK SALBUESTEA

Baldin eta antolatzaileek zentzuzko susmoa badute parte hartzaileren batek iruzurra egin duela edo ez duela zintzo jokatu, edo uste badute parte hartzaileak ez dituela parte hartzeko beharkizunak bete, horri saria ukatzeko egiteko aukera dute.

11. DATUEN BABESA ETA KONFIDENTZIALTASUNA.

Antolakuntzaren konpromisoa da aldez aurretik hautatuak izan ez diren ideiak ez erabiltzea eta zabaltzea; halaber, bere konpromisoa da ideia horren konfidentzialtasuna gordetzea.

Prozesu osoan bermatu egingo da aurkeztu diren hautagaitzen konfidentzialtasuna. Hori gorabehera, horien ezaugarri orokorrak zabal daitezke eta, une egokia iristen denean, irabazleen izena, horien logoa, egiten duten jarduera eta eskuratu dituzten lorpen nagusiak hedaraz daitezke, eta baita talde sustatzaileko kideak diren pertsonen izenak ere.

Lehiaketa amaitu ondoren aurkeztuko den dokumentazioa ezabatu eta kendu egingo da gure datu baseetatik.

Izaera pertsonaleko datuen babeseko politika
Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarri dena betez, jakinarazi egiten zaizu izena emateko formulario elektronikoaren bidez jasoko diren izaera pertsonaleko datuak DEMA Enpresa Garapenaren erantzukizunekoa den “Enpresak sortzeko programak” deritzon izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuan sartuko direla; fitxategi horren xedea enpresak sortzeko programen kudeaketa eta kontrola da. Datu horiek jasotzerakoan ezarri den helburua lortzeko erabilera egokia izango dute.
Nahi badu datu horiekiko atzipen, zuzenketa eta ezabatze edo horien aurka azaltzeko bere eskubideak betearaz ditzake; idatziz egin beharko du, helbide honetara: DEMA Enpresa Garapena, Fanderia kalea, 2 Barakaldo (48901), edo dema@demabiz.net. posta elektronikoko helbidera

Legezko oharra
Izena emateko formulario elektronikoa eta eusten dion web orria Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetza dira.

12. KLAUSULEN DEUSEZTASUNA.

Adieraziko balitz oinarri hauetako klausularen bat, osorik edo zati baten, deuseza edo eragingarritasun gabekoa dela, deuseztasun edo eragingarritasun ez horrek eragina izango du bakarrik deuseza edo eragingarritasun gabekoa den ebazpen horretan edo zati horretan eta, beste atal guztietan, indarrean jarraituko dute gainerako oinarriek. Ukitua izan den ebazpen oso edo zati hori ez jarrikotzat joko da, salbu eta oinarri hauetan funtsezkoa izateagatik oinarri horien gaineko eragin integrala izan dezakeen kasuan.

13. FORUA ETA AUZITEGIAK.

Oinarri hauek legeria espainiarrak ezarri duena betez interpretatuko dira eta legeria hori izango da eraentzailea. Oinarrien izaera, atzipen, erabilera edo edukien arloan sor daitekeen edozein gatazka eta eztabaida konpontzeko alderdi biak, hala parte hartzaileak nola administratzaileak, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenpean geratuko dira eta uko egingo diote dagokien edozein foruri.

14. ERAKUNDE ANTOLATZAILEA:

Lehiaketa hau, eta Prestik 2012 Azoka -azoka horretan egingo baita lehiaketa- Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu eta sustatu ditu.

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz