Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik 14, logoa
  • Twitter ikonoa
  • Youtube
  • https://www.facebook.com/BizkaiaGazteak/?fref=ts
  • RSS

Honakoan zaude:

BERRIAK

PRESTIK14 INSPIRA ZAITEZ – Eurek lortu eben

Gaztebizz - 2014/11/26 -PRESTIK

Ane Larrakoetxea (kazetaria) eta Arkaitz Carracedo (biologian doktorea) gazte arrakastatsuak dira eta euren lan munduko esperientzia kontatu deuskue.

Bai Ane eta bai Arkaitz bizkaitarrak dira, bertan ikasi eta profesional moduan hezi ziren nazioarte mailara saltoa egin eben arte. Orain etxera buelta egin dabe, profesional handi bihurtu direlarik gustatzen jakena eginez.

Ane komunikazio aholkularia ArcelorMittal-en eta Arkaitzek bere minbiziaren aurkako ikerketarako laborategia zuzentzen dau. Gazte arrakastatsuak dira, baina ez dira desbardinak. Jende normala dira, bizitza eta zaletasun normalekaz eta lanean ordu asko emoten dabezanak, batez ere, egiten daben hori gustoko dabelako.

Euren esperientziaz baliatuz, merkatuan leku baten bila dagozan zure moduko gazteentzako aholkuak atara doguz:

  • Danak gagoz nahiko galduta gure ikasle garaian eta ez dakigu zer egingo dogun, baina esperimenta eizu.
  • Egizuz praktikak arlo desbardinetan gehien gustatzen jatzuna aurkitzeko.
  • Zoaz urrutira nahi badozu, gozatu esperientzia, ikasi, baina bueltatu zaitez hemen arrakasta izatea ere posible dala erakusteko.
  • Beste gauza batzuetan lan egizu ikasten zagozan bitartean, sektore guztietatik dago zer ikasi.
  • Lan alkarrizketa baten, izan zaitez jabe zure puntu sendoez, kontratagarri egiten zaituen horreek.
  • Irmotasuna izan nahi dozunagatik borrokatzeko, baina ezin badozu edota gustoko ez badozu, itzi daikezu.
  • Lan baterako hautagai izateko gaitasuna, ez datza soilik zure gaitasun eta ezagutzetan, baizik eta komunikatzeko gaitasunean.
  • Itzulgarritasuna da gakoa: zure erabagiak hartu, baina ez ahaztu beti atzer martxa egin daitekeela eta ibilbidea aldatu erratu egin bazara.
  • Gozatu eizu herrialde desbardinetako lagunak egiteaz eta kultur arteko esperientzia horretaz ahal dozun guztia ikasi.

Igarten da euren erabagi profesionaletaz pozik dagozala, atzerrira bidaiatzea, baina baita bueltatzeaz ere.

Ane joan zanean bertan hiru urtez lana gordetzen eutsela baekianez, nahiz eta denbora gehiazgoz Londresen geratzeko eskaintza egin, bueltan etorri nahi izan eban.

Arkaitzena kasualitatea izan zan ezer baino gehiago, New Yorketik Bostonera joan zan eta handik, zenbait zientzialari espainolekaz harremanetan jarri zan emandako laguntza eskertzeko. Beragaz alkartu nahi izan eben eta etorkizunerako eskaintza egin. Azkenean, Bilbora bueltatu zan eta gustatzen jakona egiten dihardu.

KATEGORIA

Aurrekoa Hurrengoa

Inspiratu zaitez elkarrizketa

Egizu eskabidea
Prestik 2014 kartela
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz