Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Prestik 14, logoa
  • Twitter ikonoa
  • Youtube
  • https://www.facebook.com/BizkaiaGazteak/?fref=ts
  • RSS

Honakoan zaude:

BERRIAK

10.000 gaztek parte hartu dute aldundiak antolatutako Prestik gazteen enplegurako azokan

Bizkaimedia - 2014/11/27 -PRESTIK

• Foru erakundeak eta erakunde parte-hartzaileek modu positiboan balioetsi dute edizio hau, duela bi urteko parte-hartzaile kopuruaren errekorra errepikatu delarik.

• SIGPI eta Binary Soul izan dira aurtengo Elevator Pitch lehiaketaren irabazleak enpresa-ideien eta sendotutako enpresen kategorian, hurrenez hurren. Team Finder izan da Start up Academi sariaren irabazlea.

• Edizio honetan egindako hirugarren lehiaketa Ekinduz izan da, SITEK-UPVk antolatua, eta Aitor Manrique eta Jon Martín izan dira irabazleak.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Prestik gazteen enplegurako azoka atzo bukatu zen, aurreko edizioan izandako parte-hartzaile kopuruaren errekorra errepikatu delarik. Aurten 10.000 gazte pasatu dira azokatik eta horietatik 6.402k parte hartu dute konferentzietan eta tailerretan. Foru erakundeak eta parte hartu duten gainerako erakundeek oso modu positiboan balioetsi dute laugarren edizio hau eta interakzioa eta parte hartzeko aukera handiagoa jo dituzte balio nagusitzat, aurreko urteetako edizioen aldean.

Horrela, Prestik lan-merkatuan sartu nahi duten gazteentzako erreferentziazko hitzordua da orain. Bi egunetan 25 konferentzia eta 32 tailer izan dira erakusketa-eremutik kanpo gaitutako aretoetan, Euskalduna Jauregia handitzeko eremuaren 4.000 metro karratuetan, hain zuzen ere. Eremu horretan tailer gehiago egin dira, gazteen enplegurako azoka honetan parte hartu duten 22 erakundeen eskaintza aurkeztu da eta lanerako elkarrizketa egin zaie 3.200 gazteren artetik hautatuko 241i, 28 enpresatan 150 lanpostu betetzeko. Elkarrizketa horiei Eures sarearen bitartez egindakoak gehitu behar zaizkie, Europar Batasuneko zenbait herrialdetan (Belgika, Holanda eta Alemanian, esaterako) hamabost lanpostu baino gehiago betetzeko.

Prestiken antolatutako lan-orientaziorako mahaietan 250 pertsona baino gehiagori eskaini zaie arreta, ekintzaileentzako aholkularitza eskaintzeko mahaietan, aldiz, 92ri.

"Zu zara protagonista" bideo-spotean parte hartu duten pertsonak ere 92 izan dira. Bideo horietan azokara bertaratutako pertsonen testigantzak jaso dira.

Prestik 2014en ekintzailetzarekin erlazionatutako hiru lehiaketa egin dira: Elevator Pitch, Start up Academy eta Ekinduz, azken hori SITEK-UPVk antolatua. Lehenengo lehiaketako sariak atzo eman ziren, bi mailatan: ideian eta enpresena. Alberto eta Xabier Gonzaloren SIGPI eta Binary Soul izeneko enpresa bat izan ziren irabazleak. Azken hori mugimenduarekin kontrolatutako aplikazio interaktiboak, bideojokoak, hezkuntzarako jokoak eta oro har softwarea garatzen dituen enpresa bat da.

Start Up Academyko irabazleak Team Finder-en bultzatzaileak izan ziren: Juan Ruiz de Gordejuela, Borja Cembrero Saralegui eta Guillermo Alejandro Bilbao. Amaitzeko, Aitor Manriquek eta Jon Martinek irabazi zuten atzo egin zen Ekinduz lehiaketaren finala.

KATEGORIA

Aurrekoa Hurrengoa

Prestik 2014

Egizu eskabidea
Prestik 2014 kartela
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2017 - Gaztebizz