Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Zalla Gaztea

Honakoan zaude:

INFORMA ZAITEZ!

BGPk gaur aldatuko du Barik txartel guztien iraungitze-epea, 4tik 7 urtera.

ctb.eus - 2015/07/14 -Garraioa eta mugikortasu...

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) erabaki du iraungitze-epea 3 urtez luzatzea Barik txartel guztiei, bai orain zirkulazioan daudenei bai gaur bertan eta aurrerantzean erosten direnei.

BGPk egindako azterketa teknikoetan egiaztatu denez, Barik txartelak daukan txip integratua, aitzindaria eta berritzailea inguruneko beste operadore batzuek erabiltzen dutenaren aldean, lau urte igaro eta gero ezin hobeto funtzionatzen ari da. Horrek erabilera epea luzatzeko erabakia hartzeko aukera eman dio erakundeari.

Orain erabiltzen ari diren txartelen iraungitze-epea luzatzeko, erabiltzaileek nahikoa izango dute Metro Bilbaoko edozein geltokira joan eta txartelak saldu eta kargatzeko makina automatiko batean epea luzatzea. Txartela erabiltzeko azken eguna modu automatikoan aldatuko da, erabiltzailearentzako kosturik gabe. Nahikoa da txartela makinan sartzea. Egin beharreko tramite hori edonoiz egin daiteke, gaurtik hasita; baina betiere Barik txartela bere oraingo iraungitze-datara heldu baino lehen egin behar da.

Barik

ESTEKA INTERESGARRIAK

Bizkaiko Garrraio Partzuergoa

zallainfo
Gazte aukera
Whatsapp agenda+zinema
Sarrera salmenta
www.zalla.org
946391396
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz