Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

ATERPETXEAK

BIZKAIKO ATERPETXEAK

GORLIZ ATERPETXEA

Harremanetarako datuak

Helbide: Itsasbide 58 - 48630 GORLIZ

Telefonoa: 94 677 42 65

E-posta: gorliz.aterpetxea@bizkaia.eus

Datu interesgarriak
  •  Nazioarteko aterpetxea: Bai
  •  Irisgarritasuna: Ez
  •  Logelak: 55

Erreserbak:
Gorlizko Aterpetxea
94 677 42 65
gorliz.aterpetxea@bizkaia.eus

Aterpetxea Gorlizko hondartzaren ondoan dago, eskaintzen ditugun jarduerez eta inguru naturalaz gozatzeko leku paregabean, hain zuzen ere. Bilbotik 27 kilometrotara dago eta metroz hurbil daiteke bertara. 55 plaza dauzka 4-8 plazako logelatan banatuta. Geletan ez dago bainugela propiorik, baina bainugela komunak daude aterpetxeko kide guztientzat. Ezin hobea da eskolako taldeentzat, familientzat, elkarteentzat eta koadrilentzat.

INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK

Instalazioa urte osoan zehar irekita dago eta 55 plaza eskaintzen ditu, ohatzedun logelatan banatuta. Egongela komuna eta berdeguneak dauzka. Instalazioak abentura anitzeko programak eskaintzen ditu. Nazioarteko Gazte Aterpetxeen sarean dago eta bertan ostatu hartzeko beharrezkoa da Aterpekide Agiria aurkeztea.

ONURADUNAK

Gorlizko Aterpetxeko instalazioak erabiltzeko orduan lehentasuna dute 30 urtetik beherako gazteek, denbora libreko taldeetako, gazte elkarteetako eta ikastetxeetako kide direnek. Bigarrenik, legez eratutako gainerako taldeek edo, legez eratuta egon ez arren, funtzionamendu iraunkorra egiaztatu dezaketenek eta 30 urtetik beherako pertsonek eratzen dutenek. Legez eratutako gainerako elkarteak datoz gero, 30 urtetik gorako kideak dituztenak. Banakakoek, familiek eta taldeek nazioarteko aterpekide agiria izan behar dute. Taldeetan gutxienez 10 pertsona egon beharko dira. Talde txikiagoetan banakako aterpekide agiriak izan beharko dituzte.

GORLIZ ETA INGURUAK

Aterpetxearen inguruan ikusteko moduan izango dituzu Gorlizko itsasargia, Gorliz eta Plentziako hondartzak eta Plentziako Alde Zaharra. Kotxez ibilbide labur bat eginda aise bisitatu ditzakezu Getxo (Algortako Portu Zaharra, kirol portua), Mungia, Urduliz, Sopela, Gatika (Butroeko Gaztelua), Armintza (arrantzaleen portua) eta Bakio.

BALDINTZA OROKORRAK

ATERPETXEAREN FUNTZIONAMENDU BALDINTZA OROKORRAK:

  • Nahitaezkoa da pertsona edo talde guztiek aterpekide agiria izatea.
  • Aterpetxeko instalazioen barruan isilik egon beharko da 23:00etatik 8:00etara
  • Aterpetxera 19:30 baino lehen sartu beharko da. Ordu hori baino beranduago, erreserbari eusteko, telefonoz jakinarazi beharko da iristeko ordua.
  • Jangelaren ordutegiak: gosaria 9:00, bazkaria 14:00 eta afaria 20:30.
  • Aterpetxean ematen den azken egunean, gelak goizeko 10:00ak baino lehen utzi behar dira libre.
  • Aterpetxeak onarpen eskubidea dauka.
  • Ezin da alkoholdun edaririk edo drogarik sartu.
  • Ezin da aterpetxeko instalazioetan erre.
  • Ezin da aterpetxearen barruan animaliarik izan.
  • Lo zakua edo izarak eraman behar dira.
  • Plazak indargabetu edo ezeztatzeko politika: Bezeroak, erreserbatutako plazak indargabetu edo murrizteko, betiere jarduera egiteko gutxieneko taldeari eutsiz:
    • HILABETE EGO GEHIAGOKO AURRERAPENAZ JAKINARAZITA: indargabetutako erreserbaren edo plazen kostuaren % 10 kobratuko da, kudeaketa gastuengatik.
    • HILABETE ETA 6 EGUN ARTEKO AURRERAPENAZ JAKINARAZITA: indargabetutako erreserbaren edo plazen kostuaren % 25 kobratuko da, kudeaketa gastuengatik.
    • 5 EGUN ETA EGUN BAT ARTEKO AURRERAPENAZ JAKINARAZITA: indargabetutako erreserbaren edo plazen kostuaren % 50 kobratuko da, kudeaketa gastuengatik.
    • 24 ORDU LEHENAGOTIK BEHERAKO AURRERAPENAZ JAKINARAZITA EDO ERRESERBAREN FITXAN ADOSTUTAKO LEKU, ORDU ETA EGUNEAN EZ AGERTUTA: indargabetutako erreserbaren edo plazen kostuaren % 100 kobratuko da, kudeaketa gastuengatik.

Troka Abentura, S.L.ren zerbitzuak kontratatzeko, bezeroak onartu egin beharko du dagokion faktura formatu elektronikoan jasoko duela. Edonola ere, bezeroak edozein unetan aukeratu ahalko du faktura paperean jasotzea, Troka Abentura, S.L.ren bezeroaren arretarako telefono zenbakira deituta: 94 677 42 65

Intereseko beste web-orri batzuk

IRUDI GALERIA


KOKALEKUA

  • N - 43º 24' 49"
  • O - 2º 56' 35"
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz