Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

ATERPETXEAK

BIZKAIKO ATERPETXEAK

ZUGAZTIETAKO ATERPETXEA

Harremanetarako datuak

Helbide: Gabriel Aresti 2 - 48510 VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARAN

Telefonoa: 94 636 43 81

Faxa: 94 424 98 74

E-posta: laarboleda.aterpetxea@bizkaia.eus

Datu interesgarriak
  •  Nazioarteko aterpetxea: Bai
  •  Irisgarritasuna: Bai
  •  Logelak: 56

Lekua hartzeko:
ZUHAZTIETA ATERPETXEA
94 636 43 27

Zugaztietako aterpetxea Trapagaran udalerriaren goiko aldean dago, antzina meatze-herria izan zen kokaleku batean, hirigunetik 8 Km ingurura, eta Larreineta auzotik kilometro batera. Zugaztietara errepidez iristeko aukera dago, baina 1926. urteko Larreinetako funikularra erabiliz igotzea erabakiz gero, Bilboko Abraren ikuspegi ederrez gozatu ahal da. Zugaztieta gaur egun benetako aisialdi eta atseden gunea da: lehen burdin meategiak zeuden lekuan, gaur egun urtegi artifizial polit batzuk ikus ditzakegu. Urtegi horien artean ezin hobeto balizatutako ibilbideak ezarri dira, eta horiei esker ingurune natural hori ezagutu ahal izango dugu.

INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK

Instalazioa irekita dago urte osoan zehar eta pentsio osoko egonaldiak eskaintzen ditu (gosaria, bazkaria, afaria eta ostatua). 56 plaza eskaintzen ditu, ohatzedun logelatan banatuta. TB gela, jarduera gela, berdeguneak eta kirol zelaiak dauzka. Instalazioak jarduera programak eskaintzen ditu. Nazioarteko gazte aterpetxeen sarean sartuta dago.

ONURADUNAK

Arboledako Aterpetxeko instalazioak erabiltzeko orduan lehentasuna dute 30 urtetik beherako gazteek, denbora libreko taldeetako, gazte elkarteetako eta ikastetxeetako kide direnek. Bigarrenik, legez eratutako gainerako taldeek edo, legez eratuta egon ez arren, funtzionamendu iraunkorra egiaztatu dezaketenek eta 30 urtetik beherako pertsonek eratzen dutenek. Legez eratutako gainerako elkarteak datoz gero, 30 urtetik gorako kideak dituztenak. Aterpekide agiria duten banakakoak, familiak eta taldeak. Taldeetan gutxienez 10 kide egon beharko dira. Talde txikiagoen kasuan banakako aterpekide agiria izan beharko dute.

ZUGAZTIETA ETA INGURUAK

Trapagan Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa bisitatu daiteke. Kotxez ibilaldi labur bat eginda aise bisitatu daitezke Ezkerraldeko udalerriak: Barakaldo (BEC), Portugalete (Bizkaia Zubia edo zubi esekia), Santurtzi (industria eta arrantza portua), Sestao, Muskiz (Muñatoneseko gaztelu-dorrea), eta Zierbena. Gertu daude, era berean, Enkarterrietako hainbat udalerri, esaterako Balmaseda (San Severino eliza eta Zubi Zaharra), Sopuerta (Avellanedako Juntetxea eta Korrejidorearen Etxea), Zalla, Turtzioz, Gordexola, Karrantza eta Artzentales. Inguruan oinez edo mendiko bizikletaz egiteko hainbat ibilbide daude.

ESKOLENTZAKO ESKAINTZA

HURBILEKO INGURUMEN EKIPAMENDUAK

Peñas Negras Ingurumen Interpretazio Zentroa

Ingurumenaren informazio eta sentsibilizaziorako ekipamendua, Bizkaiko Meatzaldeko bihotz-bihotzean. Interpretazio Zentro hau leku estrategikoan dago hainbat paisaia mota ikusteko, bai eta gizakiek ingurua nola eraldatu duten aztertzeko ere.


Lokalizazioa

Peñas Negras Ingurumen Interpretazio Zentroa La Arboleda-Muskiz Basobidean kokatzen da.

Datu Interesgarriak
Erakunde sustatzailea
Eusko Jaurlaritza Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca
Helbidea
La Arboleda-Muskiz basobidea, 1,6 km. 48530 Ortuella
Telefonoa
94 633 80 97
Faxa
94 474 58 75
Web
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-orokorra/eu/contenidos/informacion/pnegras/eu_hezk/indice.html
E-Posta
p-negras@ej-gv.es

http://www.bizkaia21.net/atalak/TerritorioSostenible/Equipamientos/datos.asp?id=39&IdPagina=35&idioma=eu

Intereseko beste web-orri batzuk

Traparango Udala http://www.trapagaran.net/Pa...

IRUDI GALERIA

La Arboleda_02


KOKALEKUA

  • N - 43º 17' 7"
  • O - 3º 3' 15"
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz