Gaztebizz.eus utiliza cookies propias y de terceros para mejorar el servicio y obtener información estadística sobre los hábitos de navegación. Si continua navegando, se considera que acepta su uso. Para más información, consulte el apartado Cookies

Logo de la Diputación

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Logo GaztebizzTB

Estás en:

GaztebizzTB

  Zuentzat

Zuentzat

Aula Medioambiental de Plentzia

El aula para la educación.

Kaixo egun on! Ibon Hormaetxe naiz, eta Diputazioko ingurumen gelako arduradun bat naiz.
Plentziako Ingurumen Ikasgela sortu zen, publikoan ingurumen gaietaz sentsibilizazio bat sortzeko ideiaz.
Plentzia oso ingurumen aproposa da bai itsas bazterreko ekosistema lantzeko eta baita ere ibai ekosistema bera lantzeko.
Eta gero beste aldetik, Plentzian bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak gela bat eta espazio bat zuelako hau gauzatzeko.
Urritik ekainera hona datorren jendea heziketa mundutik dator. Eta gero udan datorren jendea, publiko orokorra da eta batez ere oso familiarra.
Eskola munduarekin lan egiten dugunean, ekintzak dira batez ere inguruaren azterketaz, eta ibai eta itsasertzeko ekosistemak lantzeko ekintzak dira.
Eta gero udan, publiko orokorrarekin egiten diren ekitaldiak, bai erakusketak, bai antzerkiak, proiekzioak, joku interaktiboak eta honelakoak izaten dira.
Orain dela bi urte, 2008tik hona, Gela honek lortu dituen bi zertifikazioak, bai ISO kalitatezkoa eta bai ISO ingurumen aldekoa.
Ikasgela honen sorrerarekin nahi izan duguna eta nahi duguna da, heziketa munduko lagungarri bat izan dadila.
Bai eskolar aldetik eta baita publiko orokorrean, sentsibilizazio gairako elementu positibo bat izan dadila.
Eta etorkizunari begira, ildo honetatik jarraitu nahi dugu, eta batez ere, gela hau, bihur dadila Bizkaia mailan erreferentzia bat erreferentzi inportante bat, itsas ekosistema lantzeko.
Helburu horiek lortzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak duen plangintza barnean dagoz kokatuta ze motako lanak eta ze motako estrategiak erabili.
Zertifikazio ISO berak markatzen duen lan egiteko era jarraituz, izango dira batez ere erreminta lagungarriak guk hobekuntza hori lortzeko.
Argi da, azken urteetan Bizkaian lortu egin dela maila handi bat sentsibilizazio arloan.
Halan eta guztiz, ingurumen problematika bera, eguneroko gai bat bihurtu da. Oraindik asko falta dela egiteko.
Horrekin batera, sentsibilizazio eta partaidetza oso garrantzitsua dela etorkizunari begira.
Hobetzeko jarraitu behar dugu, bai errekurtso berriak eta bai ditugun errekurtsoak hobetzen, eta batez ere, ekipamenduak eta errekurtso guzti hauek koordinatzen euren artean.
Denok lan egin dezagun helburu batekin.
Eta ildo honetatik, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaia 21 estrategia bat dauka.
Pentsatu orokorrean eta egin egunean.
Bakarkako keinuak orokorrean eragin handia du.
Pentsa ezazu eta ekin.
Jendeak beregana dezan mezu hau: Bizkaia bizia.

Transcripción
 

MÁS CANALES DE GAZTEBIZZTB

INFORMACIÓN

Zuentzat

Aula Medioambiental de Plentzia

 

El aula para la educación.

Código del vídeo

Ratio: 2/5 estrellas (33141 votos)

ÚLTIMOS COMENTARIOS

Todavía no hay comentarios. Haz tú el primero.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Logotipo de Gaztebizz

Conforme a


© 2019 - Gaztebizz