Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Kirola eta Osasuna

Kirola eta Osasuna

Nola prestatu mendirako

Nola prestatu mendirako.

Kirola. Nola prestatu mendirako

Nola prestatu mendirako.
Mendira joatea sanoa eta atsegina da. Baina behar diren neurriak hartu ezean ondorio larriak ekar ditzake. Hedabideetan izaten ditugu adibideak, mendizaletasunaren alderdirik latzena albiste denean.
Orduan, zer hartu behar dugu kontuan mendira goazenean?
Gehiegi ibiltzeak nekea edo indar guztiak ahitu eta hipogluzemia sufritzea ekar ditzake. Horregatik, fisikoki ahulena den pertsona aintzat hartuta diseinatu behar da martxa.
Alderdi teknikoarekin ere berdin gertatzen da. Ibilbidearen gora-berei aurre egin ezinik sufritu egiten da.
Eguraldiak, txangoaren iraupenaren eta zailtasunaren inguruan aurrez egindako kalkuluak zapuztu ditzake.
Hurrengo urratsa ingurua nola dagoen ikustea eta metereologia kontsultatzea izango da. Euria, haizea, elurra, izotza edo hain arriskutsuak diren bat-bateko eguraldi aldaketak aurrez ikusi ahal izango ditugu eta beharrezkoa bada ordua edo ibilbidea garaiz aldatu.
Berrikuntza teknikoei eta pilatutako ezagutzari esker, eguraldi iragarpenak inoiz baino fidagarriagoak dira gaur-gaurkoz.
Hala ere, mendia leku babes gabea izan daiteke eta askotan zer gertatuko den jakitea zaila denez, beste bi gauza ere eduki behar dira kontuan: Bat, zentzuna, eta bi, segurtasun elementu guztiak aldean eramatea: Ordezko arropa, edariak eta jakiak, botikina, erabilera anitzeko labana, txiskeroa eta taldekideekin edo kanpokoekin komunikatzeko gailuak.


Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Kirola eta Osasuna

Nola prestatu mendirako

 

Nola prestatu mendirako.

Bideoaren kodea

Ratioa: 2/5 izarrak (6038 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz