Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Emisioan

Emisioan

Oinarrizko elikadura arauak

Kirolak. Oinarrizko elikadura arauak.

Kirola- Oinarrizko elikadura arauak.

Oinarrizko elikadura arauak.
Gizakiak bizitzeko elikatu egin behar du nahi eta nahi ez. Mugitzea batetik bestera joatea edo ahalegin fisikoak egitea ere beharrezkoak ditu.
Jarduera horietarako guztietarako energia elikagaiek ematen digute.
Mendira joan aurretik eta mendian bertan, energiaz kargatzea beharrezkoa izango da.
Txangoa gogorra bada, bezperan karbohidrato asko afaltzea komeni da. Arroza, pasta eta ogia adibidez.
Gosariak, bere biziko garrantzia hartzen du, esfortzua egin aurreko janaria delako. Ondo gosaldu behar da: esnea, kafea, ogia, mermelada, fruta eta horrelakoak. Ahal bada, ahaleginean hasi baino pare bat ordu lehenago.
Era berean, alpinismoa, mendi ibilaldiak edo eski zeharkaldiak egitean, elikatzea beharrezkoa da eta une aproposak aprobetxatu behar dira.
Datilak, bizkotxoak, txokolate ogia edo gaileta batzuk jan genitzake ibilbidearen tarterik errazenetan. Horrela, egiten ari garen ahaleginaren ondorioz gastatutako energia errekuperatuko dugu, odoleko azukre maila mantentzearekin batera.
Ibilbide luzeagoetan, zerbait gehiago jateko geldialdi bat egin daiteke, ahal bada, tarterik gogorrenetatik hurrun. Ogitartekoaren ordua izango da.
Karbohidratoek lehentasuna izaten jarraitzen dute, baina proteinak ere ez zaizkigu gaizki etorriko. Okela edo tortila ogitarteko bat edo arraina. Eta postre moduan fruta ale bat eta jogurta.
Froga gogorragoetan edo lehiaketetan otordu lasai hori digestio azkarreko jakiengatik ordezkatu beharko dugu, edaria neurtuta beti ere.
Behin ibilbidea bukatuta, gorputzak gastatutako energia errekuperatzeko eta hidratatzeko momentua da. Lan horretan laguntzeko, bereganatzen errazak diren elikagaiak aukeratuko ditugu, arroza, lekak edo pasta, okela edo arraina plantsan, ogia, fruta eta likido asko.
Aholku hauek jarraitzen baditugu, gehiago disfrutatuko dugu eta lehenago berreskuratuko ditugu indarrak.


Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Kirola eta Osasuna

Oinarrizko elikadura arauak

 

Kirolak. Oinarrizko elikadura arauak.

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (11411 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz