Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Zuentzat

Zuentzat

Gizonezkoen edertasuna historian

Gizonezkoen edertasun eredua.

Gizonezkoen edertasun kontzeptua historian zehar
Gizonezkoen edertasun eredua ez da emakumezkoena bezain beste aldatu historian zehar. 25 mendeetan zehar, aldaketa gutxirekin, perfekzioa eta gaztaroa nabarmentzen duen grekoen kanona inposatu da.
Antzinako Grezian perfekzio fisikoaren eredu bezala kirol gorpuzkera hartu zen. Atletai oreka, borondatea eta edertasuna bezalako ezaugarriak eransten zitzaizkien, Olinpoko Jainkoekin konpartitzen zituzten ezaugarri berak.
Erromatar inperioan zehar kanon hau mantendu zen. Beraz, erromatar eredua altua zen, gihartsua, hanka luzeekin eta papar iletsuarekin, kopeta altua eta zabala (honakoa adimen seinaletzat hartzen zen), begi handiekin, sudur sendoarekin, aho txikia eta masailezur nabarmenduarekin.
Erdi Aroan gizona gerlari bezala idealizatua egoten jarraitzen du, gorputz altu eta indartsu batekin, bular eta sorbalda zabalekin. Baina “eder ereduari” adatsa hazi zitzaion, honekin indar eta gehiago gizontasun gehiago frogatzen zuen.
Berpizkundean bizargabeak nagusitzen dira gorputz harmoniko eta proportzionatuekin. Adats zainduarekin eta bekaina iletsu eta nabariekin, Miguel Angeleko David-en tankerakoa.
Barrokoan zehar aldatu egin zen: gizonezkoen edertasun kanona loditu egin zen, eta oihal aberats eta arropa garestien azpian ezkutatzen zen, pelukak, azala zuritzeko makillajea, karminez margotutako masailak, orban faltsuak ahoetan eta lurrin, zapi, parpaila eta abaniko asko erabiltzen ziren.
Eta ondo dakizuen bezala, gaur egungo eredua grekoek proposatzen zutena zen, oinarrizko gauzetan gutxienez: batezbestekoa baino estruktura handiagoa, ile ugaria, hezur-malar nabarmena, sorbalda zabal eta hanka luze eta kirol itxurakoak.
Baina ez dugu ahaztu behar edertasun eredu hauek errealitatea desitxuratzen duten ereduak soilik hori direla eta gizakien gorputzaren errealitate aberats eta derberdinetik urrun daudela.

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Life Style

Gizonezkoen edertasuna historian

 

Gizonezkoen edertasun eredua.

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (44579 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz