Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Zuentzat

Zuentzat

2013. Euskararen Eguna

2013. Euskararen Eguna

Euskararen Eguna

Bilboko auskerie
Gu, Iñigo eta Ainhoa gara, biok ikus-entzuneko komunikazioa ikasi dugu Mondragoneko Unibertsitatean. Gradu amaierako proiektu moduan pentsatu genuen Bilboko jatorriko euskararen inguruko dokumental bat egitea.
Orain dela urte erdi edo interneten artikulu batean irakurri nuen Bilbok bere aldaera gorde zuela eta pertsona batzuek oraindik aldaera hori hitz egiten zutela.
Buiara igo ginen eta, ¿perdón, aquí en euskera? Ez, ez, esan ziguten, hor behean Karmele. Eta horrela topatu genuen Karmele.
Euskera barruan eramaten duzu, poza handia ematen dit,klaro.
Bilbo, hau Bilbo da, aitak lan egiten zuen Bilbon, ur zerbitzuan eta aitonak ere. Ama izan zen baserrikoa eta bagenituen behiak eta zorua landatzen genuen. Asto bat ere izan genuen, Roberto deitzen zen. Lan egiten zen gogor eta gure amandre eta ama joaten ziren Bilbora esnea saltzera eta egoten ziren islan. Islan, la Peñan, angulak hartzen zituzten, hain onak eta angulekin ordaintzen zieten. Makina bat angula jan ditugu etxean.
Guk euskaldunak ere gure museoak sortu behar ditugu, bai historia aldetik eta bai hizkuntza aldetik eta hau aukera bat izan da,hori gordetzeko.
Hiru urteak arte Bilbon bizi izan naiz eta gero etorri naizenean ere, beti euskera batua entzun dut. Etorri ginenean eta Karmele topatu genuenean eta berarekin hitz egin, esan genuen: nire antzera hitz egiten du, bastante txokantea iruditu zitzaidan.
Azpi euskalki hau da azken finean bilbotarren edo Bilboko kulturaren ondare bat.
Zazpi kaleak ez, nahiko berdin daude. Bestela lehen, San anton-eko zubia bezala egongo ziren, arkutsu batekin.
Bilbori beti euskaltasun hori ukatu egin zaio eta guk gure dokumentalean nahi izan dugu erakutsi alde batetik hori ez dela horrela, Bilbo euskalduna dela eta izan dela ere.
Bilbok bere bidea egiten jarraitzen du, euskerarekin. Geroz eta euskaldunagoa da eta ea horrela jarraitzen duen.
Lastima ematen dit galtzea, baina egongo dira gehiago, hemengo euskara dakitenak uste dut nik. Asko ez dira egongo igual, baina...
Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago daude.
Horietatik erdiak, desagertzeko arriskuan.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna


Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Zuentzat

2013. Euskararen Eguna

 

2013. Euskararen Eguna

Bideoaren kodea

Ratioa: 2/5 izarrak (17421 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz