Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Zuentzat

INFORMAZIOA

Zuentzat

Break on Stage 2015

 

BreakOnstage 2015 Bilbao Arena Kirol Gunean ospatuko da Apirilaren 25ean 19:00etatik aurrera. Iazko arrakastaren ondoren, 5000 ikusle bertaratu ziren, aurten ere BreakOnStage kultura urbanoaren nazioarte


mailako ikuskizunik harrigarrienekin itzuliko da.


BreakOnStage, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdiaren formatoa bakarra da, agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialitate anitzak taularatzen dira, unean uneko berrikuntzekin eta era dinamikoan.


Aurtengo edizioan, The Predatorz errusiarrak datoz egungo munduko breakdance txapeldunak, Infamous frantziarrak sasoi betean dagoen Europako breakdance talderik onena da, Sebastian & Honji dantza bikote alemaniarra, Vogue espainiarra besteak beste... Kultura urbanoen hainbat erakustaldi eta ikuskizun taularatuko dira: Scooter Freestyle txapelketa (4 rider arituko dira norgehiagokan) BMX, Freestyle (Daniel Peñafiel, Martxel Arribillaga) eta Parkour, ikuskizuna (Adan Perez) baita Bost Urban Dance lehiaketa besteak beste. Aurtengo kontzertua Shotta rap talde andaluziar ezagunaren eta La Bandha del Patio Bilbotarren esku egongo da. Datozen asteetan egitarau osoa argitaratuko da www.breakonstage.com atarian eta sarrerak salgai daude jadanik 10 eurotan (8 urtetik beherakoek nagusi batek lagundurik sarrera doakoa dute).


Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (7197 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz