Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Life Style
Ariketa fisikoa osasungarria da
Ariketa fisikoa osasungarria da.
Kirola. Ariketa fisikoa osasungarria da.
Ariketa fisikoa osasungarria da.
Mugimendu gutxiko lan automatizatuek eta elikadura industrialak, irensten ditugun kaloria guztiak ez gastatzea eragin dute.
Hori dela eta, loditasuna, diabetesa edo gaisotasun kardiobaskularrak sufritzeko arrisku gehiago dago.
Beraz, mugitzea behar-beharrezkoa da.
Lehenik eta behin, osasunagatik. Ikerketa zientifikoek erakusten dute, aldizka ariketa fisikoa egitea ona dela gaixotasun kronikoei aurre egiteko.
Hori bakarrik ez, adinak eta gutxi mugitzeak dakartzan indar eta erresistentzia galerentzat erremedio ona da.
Ahalmen eta itxura fisikoa ere hobetzen ditu. Eta azken baten gure buruarekin hobeto sentiarazten gaitu.
Horrez gain, bakardadeari eta depresioari aurre egiteko sendagai ona da, estresa bideratzen eta oztopoak gainditzen laguntzen du.
Itxura zaintzeko ere ona da ariketa fisikoa egitea. Elikadura sano eta zentzudunarekin konbinatuz, pisu egokia mantentzen lagunduko digu.
Indarra edo erresistentzia landuz, gorputza modelatu eta erakargarriago egingo dugu.
Era berean, ariketa fisikoa denbora pasa sanoa da. Dibertigarria, eta ordainetan ezer gutxi eskatzen du. Oinez arin egitea, bizikletan edo patinetan ibiltzea, igeriketa, dantza, saskibaloia,...
Hautatu gehien atsegin duzuna eta aurrera.