Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Life Style

Life Style

Arnasketa bidezko lasaitasuna

Arnasketa erritmoa kontrolatuz, antsietate puntu hori gutxitu.

ARNASKETA BIDEZKO LASAIKUNTZA
Batzuetan, pentsamendu negatiboak edota beldurrak estutasuna eragin ahal digu. Sentsazio honek gainez egitea uzten badugu, antsietatea geroz eta handiagoa egin daiteke, gure arnasketan eraginez eta itolarriaren bidez estualdia indartuz.
Momenturen batetan horrela sentituz gero, geratu segundu batean eta zentratu. Zure arnasketa erritmoa kontrolatuz, antsietate puntu hori txikiagotu dezakezu. Gaztebizz-en minutu gutxitan lasaitasuna berreskuratzeko ariketa erraz bat proposatzen dizugu.
Sudur bidezko arnasketa egin lau segundutan zehar airea biriketaraino zuzenduz; abdomena nola puzten den nabarituko duzu. Arnasa hartzearekin bukatu duzunean itxaron lau segundu barruan airea mantenduz eta ondoren, gutxika gutxika ahotik kanporatzen joan lau segundutan zehar. Baina kanporatze hori ahoan “pajita” fin bat izango bazenu bezala egin. Jarri ezpainak “u” esatera joango bazina bezala eta barruko airea kanporatu. Airea “pajita” hortatik kanpora doa…
Ariketa honekin jarraitu lasaitzen ari zarela eta geldiro arnastea errazago egiten zaizula antzeman arte. Orduan, hasieratik hasi baina oraingoan zortzi segunduko sekuentzietan.
Zortzi segunduko serieekin bukatzean, arnasketa zikloak gehitzen joan hamabi segunduko txandetara heldu arte.
Hasieran beharbada kostatuko zaizu, baina behin neurria hartzen diozunean ikusiko duzu nola inork edo ezerk ez zaituen urdurituko.

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Life Style

Arnasketa bidezko lasaitasuna

 

Arnasketa erritmoa kontrolatuz, antsietate puntu hori gutxitu.

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (43811 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz