Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Life Style

Life Style

Arreta jartzeko teknikak

Kontzentratzen ikasi!

ARRETA JARTZEKO TEKNIKAKA
Arreta jartzea zaila egiten al zaizu?. Ikasi behar duzula badakizu baina buruak ez dizu laguntzen? Euli baten zaratarekin ere arreta galtzen duzu? Ba, jakin kontzentratzen ikasterik baduzula. Proposatzen dizugun ariketa honekin pazientzia apur bat eta konstantea izatea da behar duzun bakarra. Ikusiko duzu zure ikasteko gaitasuna, arreta eta memoria nola hobetuko diren.
Bilatu erosoa egiten zaizun jarrera bat eta adi egon gorputzeko sentsazioei. Nola sartzen den arnasa, nola irtetzen duen, inurridurarik sentitzen duzun… Gutxika gutxika, eta oinetatik bururaino, saiatu muskulatura guztia lasaitzen. Helburua ahalik eta gehien erlaxatzea da.
Lasaitasuna lortu duzula sentitzean, begiak itxi eta buruan forma bat irudikatu. Erraza den zerbait, irudi geometriko bat adibidez. Begiratu lauki edota hiruki hori eta bakarrik forma honetan pentsatzen saiatu.
Gutxika gutxika, ia konturatu gabe, hainbat pentsamendu sartuko zaizkizu buruan. Saiatu pentsamendu hauetaz ahazten eta lauki edo hiruki horretan kontzentratzen. Konstantea izan behar duzu eta behin eta berriz zure arreta irudi horretara zuzendu. Hasieran batez ere, ikusiko duzu arreta mantentzea zaila egiten zaizula baina gutxika gutxika konturatuko zara zure arretarako gaitasuna handitzen dela.

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Life Style

Arreta jartzeko teknikak

 

Kontzentratzen ikasi!

Bideoaren kodea

Ratioa: 2/5 izarrak (43955 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz