Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Life Style

Life Style

Ikasteko teknikak

Aprobetxatu denbora ahalik eta gehien!

IKASTEKO TEKNIKAK
Ikasketei eskeintzen diezun denbora ahalik eta gehien aprobetxatu nahi baduzu, bideo hau gustatuko zaizu. Ahaleginak optimizatzeko zure buruak nola funtzionatzen duen ikusi beharrik baino ez duzu. Zurea den metodoarekin ematen duzunean ikusiko duzu zelako aldea dagoen.
Jantzi eta jarrera erosoak eta erlaxatuak aukeratu eta iluminazio ona izatea ziurtatu. Ikasten hasi aurretik zure mahaia ahalik eta garbien uztea garrantzitsua da. Era honetan, arreta galtzea saihestuko duzu. Hori bai, beharrezko guztia eskura izatea ziurtatu: apunteak, liburuak, boligrafoak, hiztegiak, errotulatzaileak, orri zuriak,… Zerbaiten bila zenbat eta gutxiagotan joan beharra izan, hobeto.
Gaiei begirada orokorra emanaz hasi. Era honetan, arreta bildu eta subkontzientea ikasteko prestatzen duzu. Ikasgai-zerrendaren ideia orokor bat izatea da kontua. Eta ez ahaztu: altuan irakurtzeak, memorizatzen laguntzen duela frogatuta dago!
Lehenengo gai garrantzitsuenak ikasi, gero zailagoak, eta azkenerako utzi errezenak iruditzen zaizkizunak. Trabatzen zarenean, grafiko, eskema edota marrazki bat egiteak ere lagundu al dizu oztopo horri aurre egiten.
Buruz ikasi behar duzunean, arau nemoteknikoak erabali ditzakezu. Arau hauek harremanak ezartzen lagunduko dizuten “jokoak” dira, zure burmuinari hainbeste kostatzen zaion hori gogoraratzen laguntzeko.
Demagun taula periodikoko hurrengo elementuak gogoratu behar dituzula: “litio-berilio-boro-karbono-nitrogeno-oxigeno-fluor-neon”. Ez da erraza ezta? Ba, hauen lehenengo letra kontutan hartuz, hurrengo esaldia sortu zenezake: “LiBe eta BaKarNe Ozpinean FlotatzeN”. Errazagoa ezta?
Eta gogoratu: ariketa fisikoa egiteak burmuina aktibatzen du! Azterketa garaian, korrika egitea edota paseotxo bat ematea komenigarria dela ere kontutan izan.

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Life Style

Ikasteko teknikak

 

Aprobetxatu denbora ahalik eta gehien!

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (41407 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz