Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Life Style

Life Style

Surf

Surf egiten ikasi nahi duzu baina ez dakizu nondik hasi?

SURF-A
Surf egiten ikasteko erarik erraz eta arinena eskola batera joatea da non beharrezko materiala uzteaz gain, uretara sartu aurretik jakin beharreko guztia azalduko dizuten. Gainera, bertan egongo dira zuzentzeko eta behar denean, laguntzeko ere.
Baina zure kontura ikastea nahiago baduzu, lehenik eta behin, surfa praktikatzeko beharko duzun material guztia Portu beharko duzu. Jantziak neoprenozkoak dira, gomazko materialezkoak, elastiko eta porotsua. Honen ezaugarriek, gorputzeko beroak ez irtetzea egiten posible dute. Hauen lodieraren aukeraketa garrantzitsua da, 5/4 edo 4/3 negurako eta 3/2 urteko beste sasoietarako. Udaran, ordea, traje motza ere erabil dezakezu.
Taularen aukeraketa zeharo garrantzitsua da, batez ere, hasten zabiltzanean. Surf egiten ikasteko taula egokienak ebolutiboak dira malibu deiturikoak jarraitzen diotelarik. Handiagoak direnez, gehiago flotatzen dute. Horregatik dira egokienak tente ipintzen ikasteko.
Uretara sartu eta olatua aurrez datorrela ikusten duzunean, besoekin indarra egin behar duzu taularen aurrekaldea uretan sartzeko hanka bat altxatzen duzun einean. Era honetan, taulak ez dizu aurpegian emango. Utzi olatuari gainetik pasatzen eta arraunean egiten jarraitu olatuak apurtzen diren lekurarte.
Ur ertzari begira kokatu, pisua taulan ondo bananduta, ahalik eta egonkorren. Olatua gertu dagoenean gogor egin behar duzu arraunean olatuak eraman egiten zaituela igarri arte. Momentua iritsi da: makurtu eta taula ondo heldu, beti ere ur ertzari begira. Eta egonkor sentitzen zarenean, gutxika gutxika, altxatzen joan. Hartu duzu zure lehen olatua!

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Life Style

Surf

 

Surf egiten ikasi nahi duzu baina ez dakizu nondik hasi?

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (22508 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz