Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Zuentzat

Zuentzat

Zelan egin maleta

Ihesalditxo bat egiteko maletan sartu beharrekoak.

ZELAN EGIN MALETA
Asteburua kanpoan igaroteko ustekabeko plan bat sortu zaizu? Hori zortea. Orain maleta soilik prestatu beharra duzu.
Nondik hasi? Lehendabizi: gogoeta egin. Zerrenda bat egiten bost minutu ematen badituzu, ahaztura desatseginak sahiestuko dituzu.
Orain poltsa aukeratu beharra dago. Gogoratu egun bitarako zoazela eta ez aste osorako. Maleta handi bat hartzen baduzu, azkenean betetzen bukatuko duzu, beraz, txikiago bat aukeratu. Poltsa, maleta, motxila….. nora zoazen eta zer egingo duzunaren arabera hautatu.
Planak ez du aukeratu beharreko poltsan soilik eragina izango, barruan sartuko dugunarekin ere badu. Arropa sartu baino lehen eguraldiaren iragarpena begiratzea gomendatzen dizugu. Euria bada bustitzea eta ez beharrezko arropa eramatea sahiestuko duzu.
Ez ahaztu egun bi bakarrik direla: bidaiarako arropa erosoa eta ordezko bat eraman, ez duzu gehiagorik behar. Truku bat, goiko aldeko jantzi gehiago eraman. Prakak eta gonak pisu gehiago dute, eta behin baino gehiagotan jantzi ditzazkezu.
Ondo konbinatzen duen casual arropa aukeratu eta zure look-a aldatu ahal duen osagarri apropos bat eraman (zapi bat, lepokoa edo gerriko bat). Eta ez ahaztu, freskatzen duenerako beroki edo jaka bat eramatea.
Nezeser-ean funtsezkoa bakarrik sartu eta posible bada tamainu txikikoa. Erakusgaiak apartekoak dira asteburu batentzako.
Kontuz barruko arropa eta galtzerdiak ahaztearekin. Garrantzitsua da ere, lo egiteko janzki eta oinetako erosoren bat eramatea.
Zapatak poltsatan gorde eta maletaren azpiko aldean sartu. Horrela ez dute zure arropa zikinduko ezta zimurtuko ere.
Azkenik, ezinbestekoak diren gauza horiek (dokumentazioa, dirua, botikak) eta baliagarriak izan daitezkeenak (liburua, mp3, kartak) ez ahaztu .
Eta gogoratu: Interneten bidaien inguruko informazioa eta trikimailuak dituzten hainbat orrialde daude. Denbora baduzu, baten bat begiratu, gauza berriren bat aurkitzen da beti!
Oso ondo ibili! Eta bidaia ona izan!

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Zuentzat

Zelan egin maleta

 

Ihesalditxo bat egiteko maletan sartu beharrekoak.

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (83057 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz