Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Life Style

Life Style

Kirol osasuntsua

Asteko egun bakoitzerako kirol desberdin bat proposatzen dizugu.

KIROL OSASUNTSUA
Kirola egiten ez baduzu, nahi ez duzulako da… eta ez, ez duzu zertan gimnasiora joan behar.
Bilbao, Markina, Zierbena …. edozein leku egokia da kirola praktikatzeko. Ezetz? Entrenamendu plan bat proposatzen dizugu. Egun bakoitzeko kirol mota bat.
Astelehena: Walking. Paseo bat eman. Bazkaltzeko orduan, afari ardua, klasetik irtetzean… Edozein momentu ona da. Zure trikimailuak bilatu: aurreko autobus geltoki batean jeitsi, ez joan etxera bide zuzenetik, zure kotxea leku hurrunago batean aparkatu… Pauso arinean ibili eta etengabe. Ezin hobea egunean 20 minuto ibiltzea izango litzake.
Asteartea: stepping. Saiatu, al dozunean, eskailerak igotzen igogailua erabili ezean. Idea, ikusten dituzun eskailera guztiak igotzea da: metrokoak, lanekoak, saltokikoak, etxekoak eta aurrean jartzen zaizkizun guztiak.
Asteazkena: dantza! Dantza kirolik osasuntsuenetariko bat da, beraz, gustoko musika ipini eta nahi dozun moduan mugitu, gutxienez ordu erdi.
Osteguna: tai chi. Diziplina hau edo beste edozein ikasi, eta kalean praktikatu zure kontu. Mota honetako praktikak gorputzeko energiaren zirkulazioan laguntzen du, egonkortasuna eta oreka hobetzen dute, forma fisikoaren egoera eta osasuna orokorrean.
Ostirala; jogging. Korrika egitea, posible bada parke batetik, tentsioak kenduko dizkizu. Duela asko korrikarik egiten ez baduzu edo forman ez bazaude, 10 edo 15 minuto korrika egiten hasi eta gutxika gutxika denbora gehituz joan.
Larunbata: bizikleta. Bizikleta edo patinak hartu eta leku egokia aurkitu disfrutatzeko! Asko daude. Onena.. ordu asko pasako dituzula entrenatzen konturatu gabe.
Igandea: Luzatze-ariketak. Igandea egun egokia da erlaxatzeko, luzatzeko-ariketak egiteko edota meditaziorako Zergatik? Zure muskuluak erlaxatzen dituzulako kirola egin eta gero, eta gorputza eta burua prestatzen dituzulako berriro ere hasteko.

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Life Style

Kirol osasuntsua

 
Asteko egun bakoitzerako kirol desberdin bat proposatzen dizugu.

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (98962 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz