Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Life Style

Life Style

Solarium

Arriskuei buruzko beharrezko informazio eskeintzen dizugu.

SOLARIUM-AK
Geroz eta gehiago dira urte osoan zehar beltzaran egon nahi duten pertsonak eta kolore hori hartzeko gailuak eskaintzen dituzten zentroetara joaten direnak. Aukera estetiko hau zabaltzen ari da eta beltzarantze zentruak geroz eta ordutegi zabalago eta prezio merkeagoak eskaintzen dituzte. Dena den, funtsezkoa da UVA izpien erabilera modu arduratsuaz egitea, gehiegikeriarik gabe eta pertsonal kualifikatua duten zentroetan bakarrik.
Beltzaran kolorea neurrian hartu behar da beti. Tresna hauek eskaintzen dituzten zentroetako arduradunek zerbitzu segurua bermatu behar dute eta arriskuei buruzko informazioa eman. Ez da txantxetarako kontua, beraz.
Zure saioa hasi baino gutxienez ordu erdia lehenago, babes-faktore altuko eguzki-krema ematea komenigarria izaten da eta kabinan sartu aurretik kendu erabat makilajea eta lurrin-hondarrak larruazaletik, orban eta erreakzio alergikorik gerta ez dakizun. Garrantzitsua da ere, kateak, eraztunak, eta metalezko beste objektu guztiak kentzea. Erabili beti betaurreko babesleak, eta, segurtasun neurri gisa, egon zaitez begiak itxita aparatuan zauden bitartean. Babes ezazu ilea txano isolatzaile batekin eta saioa amaitutakoan larruazala sakon hidratatu.
Garrantzitsua da honako hauek kontutan hartzea:
- Ez egin urtearen buruan 10 saio baino gehiago horrelako aparatuetan.
- Eska ezazu zure larruazalaren ezaugarriak aztertzea eta galdetu UVA izpien eraginpean zenbat minutu egon behar duzun
- Bete ezazu zorrotz maiztasuna eta saio bakoitzaren iraupena.
- Saio batetik bestera, gutxienez, 48 ordu igaro behar dute.
- Egun berean ez egon eguzkitan eta UVA izpien aparatuan.
Osasunari dagokionez jakin haurdun bazaude ezin zarela solarium-az baliatu, ezta zuk, edo zure familiarteko norbaitek, Nebus edo larruazaleko minbizirik baldin baduzu ere ez. Larruazalean orinak edo bestelako orbantxo eta pigmentoak baldin badituzu ere ez harrizkatu, horiek melanoma bihur litezke eta. Azkenik botikak hartzen ari baldin bazara, ziurta ezazu erradiazio ultramoreak hartzearen kontrakoak ez direla. Galde egiozu sendagileari.
Guzti hau entzun ondoren kontuz ibiliko zarelakoan gaude! Zure osasuna dago jokoan.

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Life Style

Solarium

 

Arriskuei buruzko beharrezko informazio eskeintzen dizugu.

Bideoaren kodea

Ratioa: 2/5 izarrak (21960 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz