Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Zuentzat
Bidegorriak
Guztiaren gainetik osasuna: bidegorriak
Ez zaitez alferra izan! Utzi alde batera mugimendu gabeko bizitza! Jarraitu bide gorria!
Ez ezazu gehiago pentsatu eta gerturatu zaitez Bizkaiko bidegorri batera.
Bizikletan, oinez, patinekin, bakarrik, bikotearekin, senideekin...
Edozein modutara eta edozeinen konpainian, baina gerturatu zaitez!
Bidegorri motzenak 2 kilometro luze ditu eta egokia da hasiberrientzat, luzeenak aldiz 12 kilometro luze ditu eta prestatuentzat hoberena da!
Kostaldeko hondartzak zeharkatzen dituzten bidegorriak daude, baina badaude baita ere barnealdea deskubritzen laguntzen dituzten ibilbide gorriak. Guztiak ongi adierazita egoteaz gain argiztapen egokia dute eta pertsona guztientzako erabilerrazak dira. Berrezagutu Bizkaia nahi duzun eran, baina gorri koloreko bideen bidez egiten baduzu harrigarriagoa suertatuko zaizu.
Abisatuta zaude, deskubritu itzazu!
Bilatu zure helmuga http://www.bidegorri.biz/ webgunean.