Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Life Style

Life Style

Etxebiderako betebeharrak

Babes Publikoko Etxebitza bat eskuratzeko betebeharrak.

ETXEBIDERAKO BETEBEHARRAK
Bai, gaur egun pisuetako salneurriak ez dira eskuragarriak. Dana dala, honek ez dizu geldiarazi behar. Alokatu, erosi, zuk, zure bikotearekin, lagunekin partekatu edo ezezagunekin…. aukerak hainbat dira. Hoietariko bat, Babes Publikoko Etxebizitza bat eskatzea izango litzake. Gehiago jakin nahi duzu?
Babes Ofizialeko Etxebizitza bat eskura nahi duen pertsona orok, lehendik Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan eman beharko du bere izena. Erregistro hau Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak mantentzen du eta Etxebideren bitartez kudeatzen da. Erregistroa etengabe dago irekia, epe mugarik gabe, beraz, edozein momentutan apuntatu zaitezke.
Ondoko baldintzak bete behar dituzu:
Adinez nagusia edo emantzipatua zarela.
Bizikidetza Unitatearen diru-sarrerak 3.000€ eta 45.000€ bitartean kokatu behar dira.
Eskaera egiten duzuen datan bizikidetza unitatekokide guztiek ez duzuela izango jabetzan inolako etxebizitzarik.
Titularretakoren bat Euskadin erroldatua egotea. Egoitza hori dagokion errolda ziutagiriarekin, egiaztatu beharko da non antzinatasun data agertu beharko den. Hau Babes Publikoko Etxebizitzen zozketarako garrantzitsua izango da, hala nola ez izena emateko unean.
Kontutan izan, pertsona edo bizikidetza unitate bakoitzeko eskaera bat soilik onartuko dela, pertsona bera ezin baita egon aldi berean bi edo bizikidetza unitate gehiagotan.
Behin izena emanda, Etxebide honetaz arduratuko da: eskaeraren azkerketatik, erosketa edo alokairu kontratuaren gauzatzearaino. Orain soilik, pausua ematea falta zaizu.

Transkripzioa
 

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

INFORMAZIOA

Life Style

Etxebiderako betebeharrak

 

Babes Publikoko Etxebitza bat eskuratzeko betebeharrak.

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (69302 botoa)

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz