Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Kirola eta Osasuna

Kirola eta Osasuna

Ariketa fisikoaren piramidea

Ariketa fisikoaren piramidea.

Kirola. Ariketa fisikoaren piramidea.

Ariketa fisikoaren piramidea.
Ariketa fisikoaren piramidea, bizimodu osasuntsuago bat edukitzeko zer egin behar den azaltzen duen eskema da.
Piramidearen maila bakoitzean, osasuntsuago egoteko zein jarduera egin eta zenbat denboraz praktikatu azaltzen da.
Garrantzitsua da tresna hau ondo erabiltzea. Horretarako, piramidearen oinarrian hogeita hamar eta laurogeita hamar minutu arteko eguneroko ariketak jarri behar dira. Oinez ibiltzea adibidez, etxeko eskailerak igoaz, erosketak eginez, berdin dio.
Gainera, itxura fisikoa hobetzeko eta argaltzeko, astean lau bost aldiz, hamabost minutu eta ordubete arteko jarduera kardiobaskularren bat edo dibertimenduzko kirol jardueraren bat egin behar da.
Bukatzeko, giharrak indartu eta itxura hobetu nahi badira, astean birritan edo hiru aldiz indar eta zalutasun ariketak egin behar dira, pisuekin edo makinekin.
Ariketa fisikoa egitea erabakiz gero, entrenamendu saio bakoitzean hiru momentu bereizi behar dira.
Lehenego, beroketa. Zure saioa, zortzi hamar minutuan berotze ariketak eginez hasi dezakezu.
Ondoren, jarduera nagusia dator. Ondo berotu eta gero, aukeratutako ariketa hasi, zure programan finkatu dituzun bizitasunarekin eta iraupenarekin.
Horren guztiaren ostean, normaltasunera bueltatu behar da. Ez gelditu bat-batean. Mantendu jarduera, intentsitatea apurka apurka gutxituz. Eta bost hamar minuturen buruan, gelditu.
Ostean, luzaketak egin.


Transkripzioa

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

BILATZAILEA

INFORMAZIOA

Kirola eta Osasuna

Ariketa fisikoaren piramidea

 

Ariketa fisikoaren piramidea.

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (15591 botoa)

BOZKATUENAK

 

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz