Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.
Kirola eta Osasuna
Oinetakoak
Kirola. Oinetakoak.
Kirola-Oinetakoak
Oinetakoak.
Historian zehar gizakia oinutsik ibili da. Gaur egun ere, gizon emakume asko ortozik ibiltzen dira. Baina gure inguruan ibiltzeko oinak babestu behar ditugu.
Oinetakoek lurraren gora-beheretatik eta ingurunetik babesten gaituzte eta itsaspena ematen dute oinkada arintzaz batera.
Mota askotako mendi oinetakoak daude. Eskalatzeko oinetako arinetatik, altuera eta hotz handirako bota isolatzailetaraino.
Oinetakoak erosteko orduan, argi eduki behar da egunean zehar oinen neurria apur bat aldatu egiten dela.
Erabiliko dugun galtzerdia jantzi ostean, oinetakoen lokarriak puntakoraino lasaituko ditugu eta oina sartu.
Oin punta zorura begira jarriko dugu. Horrela gaudela, orpoaren eta oinetakoaren atzeko hormaren artean zenbateko tartea dagoen neurtuko dugu. Sei eta hamabi milimetro artekoa izan behar du gutxi gora behera. Oina horizontal jarriz, lokarriak tenkatuko ditugu, puntakotik hurbilen dagoenetik hasi eta gorantz. Ondo heltzeko moduan, baina oina gehiagi estutu gabe.
Kontuan hartu era berean, asko erabilita galtzerdiak estutu egiten direla eta lokarriek eman egiten dutela.
Arazo hauek ekiditeko, martxan goazen bitartean galtzerdiak aldatu eta oinetakoen lokarriak maiz tenkatuko ditugu.