Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Emisioan

Emisioan

Motxila

Kirolak. Motxila.

Kirola-Motxila

Motxila.
Gauzak eramateko era asko daude. Eskuetan helduta eramaten diren poltsak, eskegita eramaten ditugun zakutuak edo buruan eramaten diren fardelak. Baina horien guztien artean bat nagusitzen da, zama lepoan eramatea, bizkarrarekin eta aldakarekin eutsiz, hau da, motxila erabiltzea.
Motxila bat erosi aurretik, zein jardueratarako erabiliko dugun eta ze edukierakoa nahi dugun erabaki beharko dugu.
Tamainaz gain, ehundura, kolorea, kanpoko poltsikoak eta arina den aztertu behar dugu. Baita tiranteak, gerriko zinta eta sorbaldako hormaren diseinua ere.
Eraman nahi dugun guztia motxilan sartzeko, zentzunez egin behar da gero eroso ibiltzeko. Bolumen handia eta pisu gutxi daukaten elementuak, zakua adibidez, motxilaren beheko aldean kargatuko ditugu.
Erdi mailako pisua daukaten gauzak, botikina edo jatekoa, joango dira ondoren. Eta pisutsuenak, kamara, kanpin denda edo kantinplora, motxilaren goiko aldean, sorbaldatik ahaldenik eta hurbilen.
Ez apurtzeko, goiko poltsikoetan gairik hauskorrenak sartuko ditugu, betaurrekoak edo segurtasunerako zein komunikatzeko gailuak.
Motxila soinean ipintzeko, bizkarreko tiranteak lasaituta beso biak sartuko ditugu, motxila esku batekin aldakaren goiko alderaino altxatuz. Gero, gerriko zinta tenkatuko dugu. Tiranteak tenkatuko ditugu ondoren, motxila sorbaldatik ahaldenik eta hurbilen kokatzeko.
Motxila irteera guztietan eta urte askoan izango dugu bide lagun. Merezi du ondo aukeratzea eta behar bezala erabiltzea.
Orain bai, prest gaude! Motxila sorbaldan, zapatilak oinetan eta tippi-tappa tippi-tappa bagoaz!


Transkripzioa

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

BILATZAILEA

INFORMAZIOA

Kirola eta Osasuna

Motxila

 

Kirolak. Motxila.

Bideoaren kodea

Ratioa: 2/5 izarrak (16783 botoa)

BOZKATUENAK

 

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz