Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Zuentzat

Zuentzat

Emakumearen edertasuna historian zehar

Edertasun fisikoaren ereduak historian.

Emakumezkoen Edertasun kontzeptua historian zehar
Emakumezkoen edertasun kanonak historian zehar asko aldatu dira, gure gorputzak denbora guzti honetan nekez aldatu arren.
Modak asko diote garai bakoitzeko pentsamoldeari buruz.
Lagun iezaguzu mendebaldeko munduan egondako edertasun fisikoaren eredu desberdinen ibilbide historikoa zehar eta ikusiko duzu.
Historiaurrean gustokoa zena emakume mardula zen, oso femeninoa, bular eta aldaka handiekin, eta ugaltzeko kapazitateaz harro zegoena.
Mundu klasikoan ederrena simetria zen. Emakume sendoak bular txikiekin, begi handiekin, sudur zorrotzarekin eta aho eta belarri ertainekin, kokots eta masailekin hiruki profil bat sortuz.
Erdi aroan inbasio barbaroak edertasun eskandinaviarraren eredua ezarri zuten. Aldaka txikiak, bula txikiak, azal zuria, ile hori eta luzea, aurpegi obalatua, sudur eta aho txikiak, esku finak.
Berpizkundean mundu klasikoaren harmonia eta proportzioa bueltatu zen, baina kopeta zabalekin, sorbalda eta gerri estuagoekin, aldaka eta sabel borobilak eta lepo eta eskuko atzamar luzeagoak.
Barrokoan zehar, itxura eta arazeria garaian, dena nahasten da. Gorputza perfume, ileorde, karmin, orban, kortse, parpail, takoi, bitxi eta orrazkera azpian estaltzen da. Edertasun eredua oso artifiziala zen eta gorputz lodiagoen gainean egiten zen, aldaka eta beso haragitsuak eta bularrak kortseekin goratuak.
Hortik aurrera denetarik egon da, dana dala helburua beti berdina izan da: ezinezkoa bilatu. Gosete garaietan, gizentasuna gustokoa. Oparotasun garaian, muturreko argaltasuna.
Ez da ahaztu behar edertasun prototipo guzti hauek errealitatea distortsionatzen duten eredu kulturak direla eta gizakien gorputzaren errealitate aberats eta derberdinetik urrun daudela.

Transkripzioa

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

BILATZAILEA

INFORMAZIOA

Life Style

Emakumearen edertasuna historian zehar

 

Edertasun fisikoaren ereduak historian.

Bideoaren kodea

Ratioa: 2/5 izarrak (47897 botoa)

BOZKATUENAK

 

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz