Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Zuentzat

Zuentzat

Euskararen Etxea

Euskaren munduan bidaiatzeko zure gunea

Euskararen etxea
Euskararen munduan bidai bat hasi nahi?
Euskararen etxean ateak zabalik dituzu!
Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker, Bilboko San Inazio auzoan Euskararen etxea sortu zen; haren helburua, euskarari buruzko gune espezializatua izatea.
Eta nori dago zuzendua?
2004ko abenduaren 3tik Euskararen Etxeko ateak zabalik daude euskaltzaleentzat, ikertzaileentzat eta euskarari buruzko gaietan interesa izan dezaketen pertsona guztientzat.
Zein helbururekin sortu zen?
Euskararen Interpretazio Zentroaren asmoa, modu atsegin eta zuzenean, euskarari buruzko zenbait oinarrizko edukiak publikoari erakustea da, adibidez: euskararen balio integratzailea, hizkuntzaren historiako gertaera nagusiak, euskalkien aberastasuna, sormena eta literatur bizitasuna, ahozko tradizioaren interesa
Nola dago eraikuntza banatua?
Euskararen Etxeak lau solairu ditu, baina bi gune nagusitan bana dezakegu. Alde batetik, lehenengo solairuan Euskararen Interpretazio Zentroa dago eta bestetik, azken bi solairuek euskal gaietan lanean diharduten elkarte eta erakundeentzat lan bateratua egiteko gunea osatzen dute. Hirugarren solairuan Euskal Idazleen Elkartea, Topagunea (Euskara Elkarteen Federazioa), Euskal Pen Kluba eta Mendebalde Kultura Alkartea daude. Eta laugarrenean, berriz, Bizkaiko Ikastolen Elkartea.

Transkripzioa

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

BILATZAILEA

INFORMAZIOA

Zuentzat

Euskararen Etxea

 

Euskaren munduan bidaiatzeko zure gunea

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (29948 botoa)

BOZKATUENAK

 

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz