Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Zuentzat

Zuentzat

Arkeologi Museoa

Iraganeko museoa.

Nondik zatoz?
Ezin dizugu esan nora zoazen, baina bai nondik zatozen...
Gure arbasoen historia eta geure lurraldearenak 3.000 metro koadroko espazio batean bat eginik. Hau da Bizkaiko Arkeologi Museoak hartzen duen azalera, honatx, azken 75.000 urtetan euskal ondareak utzitako aztarnez beteriko apalek betetzen duten gunea.
Eta zer ikus dezaket?
Bilboko Alde Zaharrean finkatuta, museo honetan, gure Lurralde Historikoan buruturiko indusketen bitartez berreskuratutako aztarnei esker Bizkaiko historia ezagutzeko parada izango duzu.
Bost solairu, bost garai
Historiaurretik historia garaikidera arte...
Kontakizun guztia bost solairutan banaturik aurkituko duzu, historiaurretik hasita, ibilbideak historiaren eboluzioaren berri ematen dizu, ehiztari-biltzaileen garaiaren pintzeladak, abeltzaintza eta nekazaritza sasoiko aztarnak eta Erdi Arotik pasa ondoren, historia garaikidearen zertzeladak.
Zergatik museo hau?
2009an inauguratutako gune honek hiru helburu ditu: Indusketa arkeologikoetatik eratorritako materialak kontserbatzea, Ikerketa sustatzea, Gure Lurraldeko historia zabaltzea
Deskubritu ezazu zure iragana!
Lezamako geltoki zaharrean gaude, Bilboko Mallonako Galtzadan (Alde Zaharra) arkeologimuseoa@bizkaia.net
Eta zein ordutan joan naiteke?
Asteartetik larunbatera goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bietara eta arratsaldeko lauretatik sei eta erdiak arte gaude. Igande eta jaiegunetan goizeko hamarretan hasita eguerdiko ordu biak arte egoten gara.
Eta ez ahaztu, astelehenetan ixten dugula!

Transkripzioa

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

BILATZAILEA

INFORMAZIOA

Zuentzat

Arkeologi Museoa

 

Iraganeko museoa.

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (55002 botoa)

BOZKATUENAK

 

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz