Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

GaztebizzTB logoa

Honakoan zaude:

GaztebizzTB

  Life Style

Life Style

Babes zaitez!

Aukeratu ezazu babes egokiena!

Azalerako eguzki kontrako babes egokia aukeratu
(Aurkezlea) Ondartzara zoaz eta gauzak ondo egin nahi dituzu. Kontzientea zara erretzeak ondorio larriak dakartzala zure azalerako eta ez duzu arriskatu nahi. Primeran!!! Baina orain hainbat kexka izango dituzu… ze eguzki faktore behar dut? 8a, 15a, totala?
Lasai…. Hemen dago BIZZTB zalantzak argitzeko:
Eguzkiaren kontrako Babes Faktorea (SPF, ingelesezko siglen arabera) eritema edo eguzki-argiak eraginiko erreduren aurka larruazalak berez defendatzeko duen gaitasuna foto-babesleak zenbat aldiz biderkatzen duen adierazten du. Adibide bat: pertsona batek 15 minuto behar izaten baditu babes barik gorrixka ipintzeko, 15eko faktore batekin, 225 minutu babestua egongo da, hau da, 15 aldiz gehiago.
Honakoa teoria da, baina errealitatean eguzki kontrako babes faktore batek gehiago edo gutxiago babestuko zaitu honako eragileak kontutan izanda:
Larruazal argia edo iluna baduzu,
Ipintzen duzun krema kantitatea,
Eguzkian jartzen zaren eguneko orduaren edo
garatzen ari zaren aktibitatearen arabera. Izan ere, ez da berdina igeri egitea, paseatzea edo toallan etzanda egotea.
Baina gogoratu: hobe da faktore altuago bat emotea erretzea baino.
Eguzki kontrako babes faktorearekin asmatzeko, kontutan izan beharreko beste elementu bat ura jasatea da. “Water-resistant”, 40 minututako iraupena du uretan, eta “Waterproof”, 80 minuto baino gehiagoko iraupena du.
Merkatuan mota askotako eguzki kontrako babesak daude, ehundura anitzekin, perfume, kolore, batzuk koipe efektuarekin, spraydunak, ur oinarriarekin…. Aukeraketa gustuaren araberakoa izango da.
(Aurkezlea) Hori bai, akne izateko joera baduzu, jakin deizun gelak , zure azala transpiratzea usten duten einean, eguzkitik babesteko onenak dira.
Oraindik zure gustuko krematik aurkitu ez baduzu, farmazio zein saltokietan dohaineko erakusgaiak eskatu, eta gogokoren bat aurkitu harte proba. Zuretzako egoki den bat aurkituko duzu!!

Transkripzioa

GAZTEBIZZTBREN KANAL GEHIAGO

BILATZAILEA

INFORMAZIOA

Life Style

Babes zaitez!

 

Aukeratu ezazu babes egokiena!

Bideoaren kodea

Ratioa: 3/5 izarrak (25547 botoa)

BOZKATUENAK

 

AZKEN IRUZKINAK

Oraindik iruzkinik gabe. Egin ezazu lehenengoa.
 
 
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2019 - Gaztebizz