Zure lana ikasketekaz bateratzeko aukera desbardinak daukazuz. Baloratu eizu ondo zure egoera eta aukeratu hobeto dagokizuna:
- urrutiko hezkuntza: urrutiko unibertsitateen artikulua irakurri eizu eta ezagutu zeintzuk diren estatuan dagozan urrutiko unibertsitateak. Begiratu euren webguneetan eskaintzen dabezan, gradu, graduondoko eta masterrak ezagutzeko.
- jardunaldi murrizketa: lan jardunaldiaren murrizketa eskatzea arrazoitua dago ikasketa arrazoiak direla eta, beraz, ez zeunke zure lanpostua galdu behar. Dagokizun hitzarmena irakurri eizu, langileen estatutua eta zelan ez, arazorik izatekotan abokatu bategaz harremanetan jarri zaitez. Sindikatu baten kide bazara, bertan inon baino hobeto lagunduko zaituez.
- gaueko txandak: gaueko txandan lan egin, goizez ikasi eta arratsaldez deskantsatzea, edo alderantzi. Badagoz ere gradu batzuetako klase orduak langileen ordutegietara egokitu dabezan unibertsitate batzuk, gauean klaseak eskainiz.