Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Material berezia : Hockey

Camiseta eta praka laburrez gain, sticka eta patinak ezinbestekoak dira izotz gaineko hockeyan jokatzeko.
Patinak
Kirol honean erabiltzen diren patinak botaren aurreko aldean baxuagoak dira eta atzeko aldean altuagoak. Horrek tendoian lesioak izatea ekiditen dau. Labana gitxi gora behera botaren luzeera bardinekoa da eta ertz bietan borobildua.
Makila
Makila (stick) diskoa kontrolatzeko erabiltzen da. Beheko aldean bihurtutako Manila da eta bihurgune horrek jokalariaren tiraketaren abiaduran eragina dauka. Luzeeraren tamaina aldagarria da patinatzailearen beharrizanaren arabera.
JOKALARIEN BABESERAKO EKIPOA:
Kaskoa: sudurra eta begiak babesteko bisera garden bat edo sare bat izaten dau. Jokalariaren ikusmena ez oztopatzeko ondo kokatuta egon behar da. Barrutik, binilo nitratoa deritzon material batez eginda dago, izan daitekezan kolpeetaz babesteko.
Sama babestekoa (neck guard): Sama inguruan jokalariak lesio eta ebakidurak ekiditeko babes berezia eroan daike.
Gorputza babesteko beste hainbat osagarri dagoza: sorbaldakoak, ukondokoak, kokila eta eskularru bereziak.
Hanketan jokalariak, praka laburrez gain zera daroa: mugikortasuna emon eta hotzaz babesten daben mailak eta belaunak babesten dauzan berna babesak.
ATEZAINAREN BABESERAKO EKIPOA:
Atezainak babeserako osagarri bereziak daukaz, puck-a blokeatu behar dau eta.
Aurpegia babesteko hockey maskara (goalie mask) daroa.
Atezainaren stick-a beste jokalariena baino zabalagoa da eta bere patinek diseinu berezia daukie.
Horrez gain egokitutako babesgarriak daroaz beso eta bularrarentzako, eskularru bereziak, lodiagoak eta babesdunak eta kanilerak (shin guards), hanketarako babesgarri bereziak.
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz