Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Material berezia : Snow taulak

Taula aniztasun handia dago, batez ere talde bitan sailkatzen direnak, malguak edo zurrunak, eta horreen artean aukeratzea hainbat berezitasunen arabera izango da.
Taula malguek tolerantzia, erabilterreztasun eta makurtzeko erraztasun handiagoa eskaintzen dabe (bira ebakietan hobeto dabilz).
Taula zurrunak aldiz, hobeto eusten dira, nerbio gehiago eskaintzen dabe (zehaztasun eta egonkortasun handiagoa bihurgune arinetan).
Taula zurrunak maila ertain edo altuko snowboarderrentzat egokiagoak dira.

TAULAREN ATALAK:

  • NOSE (Punta): taularen aurreko ertza. Apur bat altxatua dago eta taula era leunean eta arazorik barik labantzeko ezinbestekoa da, bestela edurrean sartuko litzateke eta.

  • WAIST: taularen gerria da, gehiago estutzen dan atala, zentro ere deritzona.

  • BUZTANA: taularen atzeko ertza da, atzeko hankaren atzetik geratzen dana. Ertz bikidun taula badaukagu nose-aren tamaina bardina izango dau.

  • ERTZAK: metalezkoak dira eta taula gisatzea eta abiadura kontrolatzea ahalbideitzen dabe (batez ere gainazal izoztu edo zailetan). Mota bikoak dagoz:

    Laua: jarraia da eta taula osoari bira emoten deutsa, labanketaren indarra handitzen dau.
    Hortzduna: malgutasun handiagoa eskeintzeko asmoz hortz txikitan zatitutako ertza.

  • FIJAZIOAK: taulari torlojuz lotutam taularen eta botaren arteko espazioa sorteen dabe.

  • OINARRIA: taularen gainazal labangarria da eta edurretan labantzeko erraztasunaren erruduna da.

  • SIDEWALL: taularen zurruntasuna mantentzen dau, alboak eta barneko materiala babestuz.

  • INBENTOA edo LEASH: aurreko hanka ziurtatzeko, fijazioan jartzen dan segurtasun elementua da.

  • LABANEN AURKAKOA: fijazioen artean kokatzen da eta fijazioa akatzean bertan kokatzen da hanka.

SNOWBOARD MODALITATEAREN ARABERAKO TAULAK:
Freestyle: halfpipe, snowpark edo mendirako diseinatutako taulak dira. Nose eta buztan laburrekoak, taula zabalagoak izaten dira eta ertzak estuagoak dabez airean zein edurretan biraketak errazteko. Malgutasun eta egonkortasun egokia dabe. Taula honeek ertz bikiak dabez, atzerako mogimendua erraztuz. Freestayle taulak normalean bota bigunekaz erabiltzen dira eta ez dira edur birjinerako, freeride edo izoztz plaketarako egokiak

Freeride: Normalean bota bigunak erabiltzen dira eta taulek biraketak bizkortzeko eta jaitsiera azkarretan egonhortasuna emoteko sartune sakonagoak dabez luzeeran. botas Taula tradizionalak dira, hau da, nose eta buztana sendoak dabez eta egonkortasuna eta malgutasuna taularen erdian eusten dira.

Freecarve edo alpetarra: freeride eta lasterketarako taulen ezaugarri onenak bateratzen dabez. Oso egokiak dira pistetarako eta edur gogorrerako baina baita edur birjina dagoen lekuetarako eta bainuontzietarako. Taula zabalagoa da, nose eta buztan luzeagoekaz hauts edurra zeharkatzeko. Normalean bota zurrunak erabiltzen dira, abiadura handian taularen egonkortasuna mantentzeko.

Lasterketa: Taula luze eta meheak dira, nose txikiagaz eta buztan are txikiago bategaz, ertzen eta edurraren kontaktua handiagotzeko. Oso egokiak dira inguru izoztuetarako eta pistetan ere ez doaz txarto. Normalean bota oso zurrunekaz erabiltzen dira eta slalom taulak izan sheik, gehienak simetrikoak dira.

ZELAN AUKERATU TAULAREN LUZEERA?

Snowboard bat subjektuaren maila teknikoaren, neurriaren eta pisuaren arabera aukeratzen da.
Markek euren produktuak neurriaren (altuera) arabera gomendatzen dabez. Gitxi gora behera hau da kontuan hartu beharrekoa:
· Zenbat eta taula laburragoa izan, erabilterrazagoa izango da. Luzca badam euskorragoa, zehatzagoa eta egonkorragoa izango da.
· Zenbat eta subjektu astunagoa izan edo esperientzia handiagoa izan, taula luzeagoa aukeratu beharko da.
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz