Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Disziplina desbardinetarako material komuna : Eskiatzeko botak

Eskiatzeko botak erosi aurretik gure oin motari, eski motari, mailari eta eskiatzeko moduari arreta jarri behar deutsagu. Botak txarto aukeratzeak deserosotasuna eta mina ekartzeaz gain, lesioak eragingo deuskuz.

Eski mailaren araberako botak:
  • Hasibarrientzako botak: erresistentzia handikoak, erosoak, arinak eta ahalik eta prestazio gehienekaz.
  • Maila ertainekoentzeko botak: erosotasunari eta oina eusteari lehentsauna emoten jako.
  • Maila altukoentzako botak: muturreko carving eta race artean bereizten da.
    • Muturreko Carving: gehiengo makurdura, malgutasuna eta ertzetara itsastea eraazten daben alboko gogorgarriak
    • Race: tolesdura jarraia eta itzulera malgua, banakako egokitzapena, atzeko euskarri gogorrak eta abar.

Eski modalidadearen araberako botak:
Zola laudun botak, ekipoaren atal garrantzitsua dira:
Alpetar eskia:
· Larru zurrunekoak edo plástico berezikoak
· Euskarriek bota aurrealdetik eusten dabe
· Orpoa malgutasuna eta segurtasuna emoten daben gailu batzuekaz eusten da, jausiz gero solte geratzen dira bota atara ahal izateko.
Iparreko eskia:
· Material arin eta malguagoak, goiko aldea larruzkoa edo nailonezkoa izaten da
· Puntan bakarrik eusten dira, orpoa libre itziz ibiltzean gora eta beherako mogimendua ahalbidetzeko

Boten pertsonalizazioa:
Botak egokitzeko hiru teknika dagoz:
      • Termoformazioa: oinaren formara egokitzen da
      • Deformazioa: karkasa eta botina deformatzeko gaitasuna dauka
      • Injektatzea: silikonagaz betetzea
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz