Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   KIROLAK

Material berezia : Snow botak

Snowboard egiteko botak ez dira plastiku gogorrezkoak eskian erabiltzen diren moduan eta beraz, erosoagoak dira. Oin nagusia taularen aurrean kokatzen dana da.

Oin nagusia eskuma “Goofy-a” edo ezkerra “Regular-a” izan daiteke eta ez dau zertan beste kirolen bardina izan behar. Horrexegatik zure oin nagusia zein dan ikusteko hurrengo saiakera egizu: jarri zaitez taularen gainean oin biak alkartuta daukazuzala eta beste edonork lepotik bultzatu zaitzala aurrerantza doan lehenengo oina zein dan ikusteko.

BOTAREN ATALAK ETA OSAGAIAK:

A.- Bota baxua edo altua: botina zenbat eta baxuagoa izan Orduña eta askatasun gehiago izango dozu orkatilaren parean. Zenbat eta altuagoa izan, hobeto eutsiko da eta biraketa hobek egin izango dozuz.

B.- Egokitzea: sokak erraztasunez mogitu behar dira puntaren egokitze uniformea bermatzeko. Autoblokeodun kakoak egokitzea nahi dozun gogor mantentzea ahalbidetzen dabe. Azken ereduek egokitze azkarra ahalbiodetzen daben sistema dakarre.

C.- Zola: zola batzuek orpoan amortiguadorea ekarri daikie. EVA gomazko zola-artekoa izan daikie, kolpeak eta talkak jasateko. Bota guztiek takodun zola eroaten dabe, edurrean ibiltzeko.

ZELAN AUKERATU NEURRI EGOKIA?
  • Eskiatzeko galtzerdiak jarri eta bota biak jarri. Apur bat estutu.
  • Zutunik jarrita, behatzen puntek bota ikutu behar dabe.
  • Bota gogorrago estutu eta belaunak tolestu. Tolestutako egoeran behatzek ez dabe punta ikutu behar.

FIJAZIOEN ATALAK ETA OSAGAIAK:

A.- Spoiler-a: orpoa finkatzea ahalbidetzeko funtzioa dabe. Altua izan behar da finkatze potenteetan eta baxua arintasuna eskatzen daben mogimenduentzat. Makurduran egokitu daitekez, jarrera agresiboagoa edota albokoa ahalbidetuz.
Bibrazioak ekiditeko piezak eroaten dabez.

B.- Strip-ak: erredurak jasaten dauzan errefortsurako materiala

C- Belarriak: forma eta sistema desbardinetakoak dagoz. Sinpleak oinarrizkoenak dira eta bonbazkoak "pump ratchet" eta "pump rathchet relay", oin hutsik jartzeko errazak.

D.- Gas pedala: oinarrizko plakari gehitutako aleroi antzekoa da. Oina altxatzen dau makurduretan edurra ikutu daian eta indarra euskarrietara bideratzen dau.

E.- Oinarrizko plaka: euskarri nagusia da eta material zurrunez eginda dago, indarrak euskarrietara bideratzen dauz eta honeek, edurrera.

Merkatuan bi fijazio mota nagusi bereizten dira:
  • Step-in: botak jantsi/eranzteko sistema ia automatikoa da, oso azkarra eta erabiltzeko erosoa.
  • Armazoizkoak: erabilienak dira eta bota malgu gehienekaz erabili daitekez.

FIJAZIOEN POSIZIO DESBARDINAK:

Fijazioen artean zenbat eta distantzia handiagoa egon, orduan eta egonkortasun handiagoa izango dau subjektuak. Dana dala, gehienezko distantzia muga bat errespetatu behar da.
Fijazioen artean zenbat eta distantzia txikiagoa izan, orduan eta taularekiko kontrol handiagoa izango dau eta erasorako posizio hobea izango dau. Hemen ere igaro ezin daitekeen muga bat dago.
Negua
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz