Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   GARRAIOA

Tranbia : EuskoTran: Bilbotik tranbian

Zer da?

Bilbotik trenbide bidez mugitzen den garraiobide elektrikoa da.

Zein da bere ibilbidea?

Atxuri - La Casilla ibilbidea egiten du, eta alderantziz. Bilboko gune turistiko nagusietatik igaro eta gelditzen da (Guggenheim, Euskalduna Jauregia, Doña Casilda parkea...). Horrez gain, zerbitzu interesgarrietara ere eramaten zaitu, hala nola, Basurtoko ospitalea, Erriberako Merkatua edota Termibus geltokia.


Ver Tranvía Bilbao en un mapa más grande

Nola ordaintzen da?

Bizkaiko garraio gehienen moduan Creditrans txartela onartzen du. Geltoki bakoitzean bidaia ordaintzeko gailuak daude, tranbiara igo baino lehen erabili behar direnak.

Zein abantaila ditu?

Bilboko tranbiak, beste garraioekin alderatuta honako abantailak ditu:

  • Metroan ez bezela, bidaia egiten dugun bitartean inguruaz goza dezakegu.

  • Ez du autobusen moduan, trafiko egoerarekiko hainbeste dependendentziarik.

Arreta zerbitzua:

ORDUTEGIA (2013/09/02)

ATXURI

· Lanegunak: 6:00etatik 7:30etara 15 minuturik behin, 7:30etatik 21:30etara 10 minuturik behin, 21:30etatik 23:00etara 15 minuturik behin.

· Lar. Lan.: 7:00etatik 15:30etara 15 minuturik behin, 15:30etatik 21:30etara 10 minuturik behin, 21:30etatik 22:45era 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:10ean).

· Iga.-Jai.: 7:00etatik-22:45era 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:10ean).

LA CASILLA

· Lanegunak: 6:28tik 7:13ra 15 minuturik behin, 7:13tik 21:13ra 10 minuturik behin, 21:13tik 23:28ra 15 minuturik behin.

· Lar.lan.: 7:28tik 15:13ra 15 minuturik behin, 15:13tik 21:13ra 10 minuturik behin, 21:13tik 23:13ra 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:35ean).

· Iga.-Jai.: 7:28tik 23:13ra 15 minuturik behin (azken zerbitzua 23:35ean).

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Garraioa
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz