Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   ETXEBIZITZA

* Etxebizitza bat erosten hasi : Etxebizitza aurkitzea pausuz pausu

KONTUAK ARGITU!

Jar itzazu begien aurrean zure baliabide ekonomiko errealak. Zenbat aurreztu duzun, mailegua lortzeko dituzun aukerak, zenbateko diru sarrerak dituzun...

Guzti hau argi izateak etxebizitza bilatzen haztea erraztuko dizu. Inolaz ere ezin duzu zure gaitasunen gainetik dagoen etxe bat bilatu.


MAILEGUAK: hipoteka, pertsonala, partikularren artekoa...

Zure ohiko banku edo kutxan galdetzeaz gain, konpara itzazu beste entitateak ere eta eskaintzarik onena egiten dizuna bilatu. Irakurri ezazu letra txikiz dagoena eta ez larritu.

Hipoteka, TAE, interes tipoa, mailegu pertsonala, interes finkoa, interes aldakorra... bezalako hitzen esanahia ezagutu beharko duzu.

Aukeratu zure beharrizanetara hobeto egokitzen den finantzazio aukera eta gogoan izan epe luzerako kon tratua izango dela.


ZERRENDA BAT IDATZ EZAZU:

Neur itzazu oso ondo zeintzuk diren zure nahiak eta zure beharrizanak. Idatz ezazu zerrenda bat, hasi beharrizanengatik eta utzi nahiak eta desirak bukaerarako.

Bila ezazu lehenik eta behin beharrizanen arabera eta ez ahaztu zure helburua. Ez utzi saltzaile eta agenteek zure bidetik atera zaitzaten.


ETXEA BILATZEA

Ez alboratu aukerarik. Erabili zure esku dauden baliabide guztiak etxebizitza bilatzeko. Agentzia bat erosoagoa izan daiteke, baina ez du zertan egokiagoa edota merkeagoa izan behar. Interneten begiratu, prentsa irakurri edota interesatzen zaizkizun guneetatik paseoak eman kartelak begiratzeko.

Egin ezazu beste zerrenda bat. Orain jarri interesatzen zaizkizun etxeen ezaugarriak eta telefono zenbakiak. Balora itzazu aldeko eta kontrako aspektuak eta ikusi itzazu egokienak diren etxeak. Manten ezazu burua argi ezer erabaki baino lehen.

Etxe perfektua aurkitu baldin baduzu, zure nahi eta beharrei egokitzen zaiona, zorionak! Has zaitez erosketan pentsatzen!

Etxea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz