Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Unibertsitatean ikasi : Karrera aukeratzea

Batxilergoa amaitzeko edo amaitu barri bazabilz, zure etorkizuna planteatzen ibiliko zara ezta? Orain hartzen dozun erabakiak zure bizitzako urte batzuetan edota bizitza osoan eragina izan daike.

Baina ez larritu… Izan kontuan karrera bat hasteak ez dauala esan gura amaitzea derrigorrezkoa danik. Ez zara erle baten moduan lorez lore joango, baina karrera bat hastean zure bizitzako lana ez dala ikusten badozu, aldatu eizu zure norabidea!

Bestalde, nahikoa denbora izango dozu erabakia hartzeko… Alde batetik, unibertsitatera joatea ez dalako derrigorrezkoa eta bestetik ez dozulako presarik izan behar.

Zer ikasi gura dozun zalantzatan bazabilz, saia zaitez ikastaro bat edo goi mailako ikasketak egiten gustuko dozun arloan. Hori egin eta gero guztiz argi daukazula? Ba animo! Pentsa ez dozula denbora galdu…esperientzia irabazi baino!

Kontuan izan institutu edo ikastetxean laguntzeko pertsonak ere badagozala. Unibertsitateek ere orientazio zerbitzuak izaten dabez. Ez izan zalantzarik galdetzeko orduan, orientazioa bilatzeko…

Laburtuz…

  • Ez eiozu presioari irabazten itzi
  •  

  • Pentsatu non ikusten dozun zeure burua etorkizunean
  •  

  • Ondo informatu eta aukera guztiak baloratu
  •  

  • Ez izan erosoa, bilatu komeni jatzuna eta ez erosoen egiten jatzuna
  •  

  • Ausartu zaitez nahi dozuna egiten, erratzen bazara, konpontzeko astia izango dozu eta…
  •  

Zalantzaren bat geratzekotan, unibertsitatera sartzeko gida bat aurkezten deutsugu. Zorte on!

DOKUMENTUAK ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

Langile-ikaslea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz