Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

* Nondik hasi? : Lana bilatzeko teknikak

Lana topatu nahi duzu, edo lan hobe bat lortu? Jakin behar duzu lana bilatzeak denbora eta esfortzua eskatzen duela, beraz oso garrantzitsua da ez etsitzea. Positiboa izatea ezinbestekoa izango zaizu, enpresek eta erakundeek beti nahiago izango dutelako motibazioz gainezka eta positiboa den norbait kontratatzea. Hona hemen lana bilatzeko hainbat teknika, bidea errezago izan dadin.

Zure produktua saltzen hasi baino lehen -zu zeu zara produktua!- komenigarria da idatzizko hausnarketa bat egitea: zer lan mota nahi duzu? zeintzuk enpresetan lan egin nahiko zenuke? Lehentasun zeini emango diozu? Era berean, zure lan esperientzia eta zure gaitasunak aztertu itzazu: horrela, lanpostu zehatz batetarako zerk egiten zaituen egokien jakingo duzu.

Behin CV-ak bidaltzen hasi, bai lan eskeintza bati erantzunez edo berezko hautagaitza aurkeztuz -CVa eta aurkezpen gutuna bidali nahiz eta haiek lanposturik eskeini ez- , komenigarria litzateke taula batetan eguneratzea enpresen izenak, telefono zenbakiak, nori eta noiz bidali dizkiozun...horrela dena kontrolpean izango duzu eta akatsak ekidituko dituzu.

Aprobetxatu itzazu eskura dituzun aukera guztiak: esaiozu lan bila zabiltzala ezagutzen duzun jendeari, interneten bilatu, egunkarietan lan eskaintzak miatu-batez ere igandetako lan-gehigarrian-. Unibertsitatean, Gaztebulegoetan, enplegu-bulegoetan, Lanbiden....toki horietan guztietan lana bilatzeko aukera izango duzu.

OHARRA: internet bidez lan-webgune batean zure datuak sartzean, gorde pasahitzak paperean idatzitako zerrenda batean, etorkizunean gogora itzazun. Eta ordenagailu publiko batean bazabiltza, -ziberkafea edo KZgunean, adibidez- ez utzi pasahitzaren arrastorik ordenagailuan. Zure curriculumaren datuak pribatuak dira, eta horrela izaten jarraitu behar dute!

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz