Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   FORMAKUNTZA

Bolonia Plana : Tituluaren gehigarri europarra

Goi mailako hezkuntza tituluaren gehigarria da eta tituludunari egindako ikasketen izaera, maila, testuinguru eta estatusaren deskribapen estandarra eskaintzen deutsa.
Karrera barriak etengabe sortzen dira munduan eta herrialdeek euren kalifikazio eta hezkuntza sistemak sarri aldatzen dabez. Mugikortasunaren gorakadagaz, ikasketak behar daben balio eta errekonozimendua ez jasotzea mundu mailako arazoa da, jatorrizko tituluek ez baitabe nahikoa informazio eskaintzen eta zaila egiten dalako tituluak baliokidetzea gaien maila eta funtzioaren gaineko informazioa izan barik.

Gehigarri europarrak arazo horri aurre egiten deutsa mugikortasun eta etengabeko formakuntzarako sarrera lagunduz. Goi mailako hezkuntza erakundeen arteko gardentasuna sustatzen dau eta lortutako gaitasunaren gaineko informazioa emoten dau. Gainera, azkar egokitzen da etengabeko aldaketetara.
Gehigarri hau lortutako gaitasunen errekonozimenduan laguntzeko diseinatu aizan da, ez da curriculuma ezta jatorrizko tituluaren ordezkaria, beraz, ez dauka bere kabuz curriculumarentzako errekonozimendurik.
Boloniako prozesuan parte hartzen daben 48 Europar Herrialdek, graduatu bakoitzak automatikoki, Europar Batasuneko gehiengoak ulertzen dauan hizkuntza batean eta dohainik jasotzea adostu dabe.

Zer eskaintzen deutse gehigarriak ikasleei?

  • Atzerrian irakurri eta konparatzeko errazagoa dan diploma bat
  • Burututako ikasketa eta formakuntza garaian jasotako konpetentzien deskribapen zehatza
  • Gaitasun eta konpetentzien deskribapen objektiboa
  • Atzerrian lan egiteko aukeretara sarbidea erraztea
  • Enpleagarritasuna hobetzen dau
Forges - Selektibitatea
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz