Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Zeure burua aurkeztu... : Aurkezpen gutuna

Zertarako da aurkezpen gutuna? Curriculum Vitae-arekin batera bidaltzeko. Bertan lanpostu edo enpresa horretarako baliagarriak diren zure ezaugarriak azaldu ditzakezu, CV-an ikusi ez daitezkeen horiek: harremanetarako gaitasuna duzula, edo lan taldean bikaina zarela....

Curriculum-ean azpimarragarria den informazioa sartzeko ere erabili dezakezu, baina ez CV-a laburbiltzeko!

  • Posible izatekotan, erabakitze-botere gehien duen pertsonari zuzendu gutuna. Telefonoz deitu dezakezu izena jakiteko, beti ere izen abizenak ongi idatzi dituzula konprobatuz.


  • Gutunak mamitsua izan behar du, hitz hutsek ez baitute ezertarako balio! Hiru-lau paragraforekin nahiko. Zer idatzi ez badakizu, egin ezazu honako hausnarketa: zeintzuk dira nire gaitasunak? zein da enpresaren profila?pentsatu zertarako balioko zaizkion enpresa horri zure gaitasunak. Zer nolako abantailak eskaintzen dizkiozu?


  • Erredakzioa: esaldi laburrak eta sinpleak izan behar dira.


  • Tonoa: Atsegina, zuzena, positiboa, anbiziozkoa baina harropuzkeriarik gabekoa, interesa azalduz baina "belauniko" jarri gabe!

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz