Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Zeure burua aurkeztu... : Curriculuma egin

Curriculum Vitae guztiak ezberdinak dira, pertsona bakoitza ezberdina delako. Beraz, CV-aren oinarri dokumentua aukeratzean, -kronologikoki, edo lanaren arabera...- aukeratu zure lan esperientziarako egokiena dena. Zure profil profesionala hobeto azaltzen duena.

Curriculum Vitae-a:

  • Oso laburbildua izan behar da. Hobe zazpi hitz hamaika baino. Beti ere, ulergarria izan behar da agertutako informazioa!. Ez telegramarik eta ez elaberririk ez duzu idatzi behar.

  • Interesatzen zaizun lanpostuaren araberako CV-a aurkeztu behar duzu. Horregatik, komenigarria da CV oinarrizko bat izatea, zure esperientzia osoarekin. Gero, lanpostu mota bakoitzerako egin CV bat, behar den informazioa sartuz.


  • Pentsa ezazu CV-a jasoko duen pertsonan. Zer uste duzu aldatuko lukeela? zer kendu? zer jarri?


  • Kontuz ortografi-akatsekin. Eta kontuz jokoz kanpo dagoen informazioarekin. Zure lan-eskarmentua bikaina izateak gutxirako balioko dizu, zure e-postaren helbidea alperra@langabezian.com baldin bada!! Emaila eta xehetasun guztiak profesionalak izan behar dute.


  • Lan esperientziarik ez baduzu, edo eskasa baldin bada, gogora ezazu egin dituzun gauza guztiak, beharbada Curriculum-erako baliagarriak izan daitezke: Aisialdi-begiralea izana, GKO batean boluntario lanetan ibili izana, zure elkartearen blog-a egin izana, ume-zaintza...beti ere, lanpostu konkretu horretarako lagungarriak izango diren esperientziak sartu.

  • Ez da beharrezkoa DNI zenbakia edo zure egoera-zibila zein den azaltzea. Datu horiek pribatuak dira eta interesa baldin badute galdetuko dizute lan-elkarrizketan. Era berean, ez duzu zertan agiriak edo erreferentziak bidali, espreski eskatu ez badizkizute behintzat.

  • CV-a bidaliko diozun enpresa horri buruz informa zaitez. Enpresaren webgunea adibidez, informazio iturri bikaina da. Webgunearen diseinua oso formala izatekotan, zure CV-a serioa izan behar du...

  • Oso pertsona kreatiboa bazara, ondo dago zure CV-a originala izatea. Baina kontutan hartu: zure gaitasuna antzeman dezaten beste kreatiboa izan behar du, baina kontrata zaitzaten beste serioa zan behar du. Zalantzarik baduzu, hobe da CV formaltxo bat egitea eta gero portfolio bat atxikitzea, zure lan kreatiboa azaltzeko.

  • Kontuz aukeratuko duzun tipografiarekin. Eskuz idaztearen antzeko tipografiak edo Comic antzerakoak beste erabilera batzuetarako utzi.

  • Curriculum-a bidali baino lehen, erakutsi dokumentua zure konfiantzazko bi-hiru pertsonei, beharbada beraiek zuk ikusi ez dituzun akatsak topatuko dituzte...
www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz