Gaztebizz.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.

Aldundiaren Logoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

GazteBizz

Gazte Bizz logoa

Honakoan zaude:

Itzuli

  GAZTE INFORMAZIOA

   LANA

Enplegu publikoa : Hautaketa prozesua

Herri Administrazioan sartzeko normalean erabili izan den prozedura oposizioa izan da. Izen generiko horrekin, herri-langile izan nahi dutenek gainditu behar dituzten trebetasun eta ezagutza-proba objektiboak izendatzen dira. Zenbaitetan, oposizio-lehiaketa deritzona ere erabiltzen da. Sistema horretan, oposizioko probak gainditzeaz gain, beste zenbait alderdi ere baloratzen dira: prestakuntza, esperientzia edo bete beharreko lanpostuetan jarduteko interesgarri jotzen diren beste batzuk.



Kasu bakoitzean hautaketa-prozesuetan erabiliko diren arauak Deialdiaren Oinarriak deitzen dira, eta kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratzen dira Oinarri horietan honako hauek azaltzen dira:(probintziakoan, autonomia erkidegokoan, Estatukoan edo Europakoan).



  • Eskaintzen diren plazak


  • Aurkezten direnek bete behar dituzten eskakizunak


  • Hautaketa prozesuan jarriko diren probak, horien balorazioa eta gai-zerrenda


  • Epaimahai Kalifikatzailearen osaketa


  • Prozesuetan parte hartzeko eskabideak non eta noiz aurkeztu behar diren... eta izangaiek jakin beharreko gainerako alderdi guztiak



Hautaketa-prozesuan onartua izateko, baldintza hauek bete behar dira: ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko arrazoirik ez egotea; zeregin publikoetarako gaitasungabetuta ez egotea; dena delako lana egitea eragozten duen muga fisiko edo psikikorik ez izatea eta, oro har:


  • Gutxienez 16 urte izatea


  • Kasu bakoitzean eskatzen den titulazioa izatea


  • Europako estatu bateko nazionalitatea izatea edo, bestela, horretarako berariazko ituna duten estatuetakoa (eskakizun hau lanpostuaren izaeraren eta zereginen araberakoa izaten da: batzuetan nazionalitate espainiarra baino ez da onartzen, beste batzuetan, berriz, ez dago mugarik nazionalitateari dagokionez).


  • Tasak ordaintzea hala eskatzen denean



Deialdi bakoitzeko gai-zerrendan, probetan jar daitezkeen gaiak agertuko dira. Normalean, bete nahi den lanpostuarekin zerikusia duten gaiez aparte, kasuan kasuko arloari buruzko araudia eta funtzio publikoari edo administrazio-prozedurari buruzko legeria ere eskatzen dira.



Epaimahai kalifikatzailea arduratuko da prozesua Deialdiaren Oinarrietan ezarritakoaren arabera bideratzeaz. Horren osaketa kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko da. Epaimahaiak bermatuko du, halaber, hautaketa-prozesua behar bezala gauzatzen dela, berak baloratuko baititu azterketak eta lehiaketa-faseko merezimenduak eta, laburbilduz, bera arduratuko da hautaketa-prozesuan berdintasun, gaitasun eta merezimendu printzipioak betetzen direla ziurtatzeaz.

www.gaztebizz.eus
94 406 80 00
Gaztebizzaren logotipoa

Baliozkotzea


© 2018 - Gaztebizz